Cargando Eventos
Este evento ha pasado.

TXILEKO EJERZITOA ETA EUSKAL ENPRESAK MAPUTXE HERRITIK KANPORA.

Maputxe Herria Txile eta Argentina estatuen errepresioa etengabe jasaten ari bada ere, azken hilabetean larriagotu egin da errepresio hori.

Piñera Txileko presidenteak Maputxe Herrirako Salbuespen egoera ezarri du eta ejerzitoa bertoratu, aurretik ziren polizia andanari ejerzitoa gehitu diola

Horrek zegoen errepresio egoera areagotu du eta komunidadeen egoera larriagotu: errepideak ejerzitoaren kontrolez josita, atxiloketa gehiago, gazteen egoitza sozialen barruan egindako erasoak, zaurituak, mobilizazioen aurkako karga bortitzak, komunidadeetan egineroko sarraldiak…

Salbuespen Egoera gaindittzeko bide legala erabili izan da, maputxe erakundeek mobilizaziora deitzen zuten bitartean. Txilerako konstituzio berria egiteko dabilen hainbat batzordekidek ere, atzera egiteko eskatu diote Piñera presidenteari. Baina estatuaren bide ankerrak ez du etenik.

Txileko ejerzitoak eta poliziak egindako triskantzen artean Azaroak 4ean gertatutakoa dago. Marinako Infanteek Cañete inguruetan kontrol bat ezarri zuten, errepidea guztiz moztu eta auto-ilada luzea sortuz. Zabaldu zuten kontrola eta autoak mugitzen hastean tiroka hasi ziren horietako batzuen aurka, inolako arrazoirik gabe eta maputxeak esku hutsik zirela, hainbat lekukok eta berton egindako bideoek erakutsi modura.
Horrek balaz zauritu larri bi utzi zituen, gazte bat eta 9 urteko neska bat, halanola 23 urteko Jordan Llenpi gazte maputxea
erailik

Wallmapu-Euskal Herria elkarteak Maputxe nazioaren giza eskubideen urratze larri hauek salatzeaz gain, gogoratu nahi du hainbat euskal enpresa ari dela, Txileko Gobernuarekin batera, maputxeen lurraldean proiektu extraktibistetan parte-hartzen, eta polizia zein ejerzitoaren sarraldi ikaragarri hau enpresa horien diru-interesak defendatzeko dela, tartean euskal-enpresena ere. Lotsa eta amorrua sortzen digu horrek eta Maputxe Herritik alde egin behar dutela diogu.

AZAROAREN 13AN, LARUNBATA, ELKARRETARATZE BAT EGITERA DEI EGITEN DUGU,
«LOTSAREN PEWEN»EAN, ERCILLA HOTELAREN AURREAN, ARRATSALDEKO 5.3OETAN.

Lurraren seme-alabak duhin eta aske bizi daitezen

EUSKAL-ENPRESAK MAPUTXE HERRITIK KANPORA!!!
MAPUTXE HERRIA ASKE ETA BIZIRIK!!!

✊🏿✊🏿✊🏿✊🏿✊🏿✊🏿✊🏿✊🏿✊🏿✊🏿

EL EJÉRCITO CHILENO Y LAS EMPRESAS VASCAS FUERA DEL PUEBLO MAPUCHE.

Aunque el Pueblo Mapuche está sufriendo constantemente la represión de los estados de Chile y Argentina, en el último mes esta represión se ha agravado.

El presidente de Chile, Piñera, ha decretado el Estado de Excepción para el Pueblo Mapuche y ha sumado el ejercito a la multitud de policías que ya estabsn en Wallmapu

Esto ha agravado la situación de represión existente y la situación de las comunidades: carreteras llenas de controles del ejército, más detenciones, agresiones en el interior de las sedes sociales de los jóvenes, heridos, cargas a bala contra las movilizaciones, entradas en las comunidades…

Se ha utilizado la vía legal para superar el Estado de Excepción, mientras las organizaciones mapuche llamaban a la movilización. Varios vocales que trabajan en la elaboración de una nueva constitución para Chile también han pedido al presidente Piñera que dé marcha atrás. Pero el camino inhumano del estado no cesa.

Entre los estragos perpetrados por el Ejército y la policía chilena está el ocurrido el 4 de noviembre. Los Infantes de Marina establecieron un control en las inmediaciones de Cañete, cortando totalmente la carretera y provocando un largo atasco. Abrieron el control y al empezar a moverse los coches dispararon contra algunos de ellos, sin ningún motivo y con los mapuches a mano vacía, como han demostrado varios testigos y vídeos realizados en el lugar.
Esto dejó dos heridos graves de bala, un joven y una niña de 9 años, y Jordan Llenpi, un joven mapuche de 23 años, asesinado

La asociación Wallmapu-Euskal Herria, además de denunciar estas graves violaciones de los derechos humanos de la nación Mapuche, quiere recordar que varias empresas vascas, junto con el Gobierno chileno, están participando en proyectos extractivistas en el territorio mapuche y que esta tremenda incursión de la policía y del ejército está destinada a defender los intereses monetarios de estas empresas, entre ellas las vascas. Eso nos produce vergüenza y rabia y decimos que tienen que irse del Pueblo Maputxe.

LLAMAMOS A UNA CONCENTRACIÓN EL SÁBADO 13 DE NOVIEMBRE.
EN EL «PEWEN DE LA VERGÜENZA», FRENTE AL HOTEL ERCILLA, A LAS 5.30H DE LA TARDE.

Para que los hijos de la tierra vivan en libertad

EMPRESAS EXTRACTIVISTAS VASCAS FUERA DE WALMAPU!!!
PUEBLO MAPUCHE LIBRE Y VIVO!!!

– WALLMAPU EUSKAL HERRIA ELKARTEA –