Cargando Eventos
Este evento ha pasado.


 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Iazko urrian eman genion hasiera Emakumeen Mundu Martxaren V. nazioartekoEkintzari, desoreka soziala areagotzen duen osasun krisi gloabalaren testuinguruan.

“Zubi guztien gainetik, MUGARIK EZ! TRANSNAZIONALIK EZ!/ Resistimos para vivir, marchamos para transformar! Migrazio-politikak eta mugak salatu eta transnazionalen botere korporatiboa ikusaraziz, hauek, sistema heteropatriarkal, arrazista, kapitalista eta kolonialaren tresna gisa ulertu ditugu.

Europaren ongizatea zein pribilegioren gainean bermatzen den identifikatu eta logikahorretan zein erantzukizun dugun ere hausnartzera gonbidatzen dugu. Sortukodirenarrakalei so eginez eta gure alternatiba indibidual zein kolektiboak proposatuz.

Honetarako hainbat material sortu ditugu lanketari begira, Mundu Martxaren webgunean topatu daitezkeenak, baina edukien dossierra azpimarratu nahi dugu, hiru bloketan banatuta dagoena: mugak, migrazioak eta transnazionalak. Dokumentu honekin antiarrazismotik eta dekolonialitatetik mugimendu feministari zein beste hainbat eraldaketa sozialerako eragileri tresna teorikoetan ekarpena egitea espero dugu.

Bestalde, Mundu Martxatik, ekintza honen eduki politikoak garatu dituzten Emakume Migratuen Sarea, Feministas por Nicaragua edota Mujeres del Mundo bezalako kolektibo eta elkarteen lana eskertu nahi dugu.

Izurrite testuinguruak gora-behera, autoantolakuntza eta prozesu parte hartzaileen alde egiten jarraitzen dugu. Sistemari arrakalak sortzeko konpromisoa adierazteko asmoz, zapi aldarrikatzaileak egingo ditugu gure herrietan. Ondoren, otsailaren 20 eta 27 bitartean jasoko ditugu, Euskal Herriko 27 eskualde igaroko dituen ibilbidea burutuz,ondoren zapiok, V. Ekintzaren amaierara eramateko:

Otsailak 20: Aiztondo, Tolosaldea, Goierri, Debagoiena. 

21: Enkarterri, Meatzaldea, Ezkerraldea, Uribe Kosta y Bilbo. 22: Aiaraldea, Mendialdea. 

23: Erribera, Sakana. 

24: Durangaldea, Gernika, Urola Kosta. 

25: Lautada, Txorrierri, Mungialdea. 

26: Orereta, Donostia, Lizarraldea, Iruña. 

27: Arratia, Gasteiz, Iparralde: Azkaine, Urruña, Hendaia, Baiona, Angelu,Miarritze. 

Martxoaren 6an, Irun-Hendaia arteko mugan emango diogu itxiera Ekintza Internazionalari. Bertan emakume migratu eta arrazializatuen kolektiboez osatutako alternatiba feministen azoka izango dugu, baita mugen eta transnazionalen aurkako adierazpen artistiko eta politiko feminista ere.

Osasun zein mugatze egoerek ohikoak ditugun mobilizazio erak zailtzen dizkigu, baina kaleak salaketarako espazio izateko modua bilatuko dugu, martxan jarraituko dugulako, denak aske izan arte!

Zubi guztien gainetik, MUGARIK EZ! TRANSNAZIONALIK EZ!