Haur eta Lehen Hezkuntza
Kontserbatorioak
Nafarroako EPE deialdia 2019

Erreklamazio eta gorako helegiteak.

Oposizioaren ariketa desberdinen emaitzak erreklamatzeko aplikazioa

STEILASen zerbitzu juridikoek prestatutako gorako helegite ereduak:

1 eredua (ariketa desberdinen behin-betiko puntuazioak argitaratzean, edo gertaeraren bat salatzeko erabiltzekoa)

2 eredua (Oposizio fasearen behin-betiko emaitzak argitaratzean aurkezteko, hilabete bateko epean).

Oposizio WEB APLIKAZIOra lotura.

Oposaketaldiaren jarraipen web orria eta deialdia.

STEILASen LEP gida

Deialdi honetan izena eman nahi duten pertsonek era telematikoan egin beharko dute. Horretarako Hezkuntza departamentuak iazko eskarien eta aurkeztutako merituen digitalizazioa gauzatu du (5.000tik gora hautagaiek eman zuten izena). Era horretan, bai lehenengoz izena eman nahi dutenek, bai meritu berriak aurkeztu edo espezialitate berriren batean izena eman nahiko luketen inskribatutako pertsonek modu telematikoan egin beharko dute.

Gainera, oraingoan, programazio didaktikoak legezkoak diren edozein bide erabilita aurkeztu ahalko dira (edozein Errolda ofizial, Errolda elektronikoa, posta-bulegoa, eta abar) 2019ko maiatzaren 13tik 31ra bitartean. Ez da beharrezkoa izango aurrez aurre eramatea, orain arte bezala.

Oposizioa aldia ekainaren 22an hasiko da, larunbatean, lehenengo frogaren B partearekin (gai baten idatzizko garapena).

Era berean, astelehenean argitaratuko den ebazpenarekin oposizioari lotutako hurrengo fase guztiei hasiera emango zaie, besteak beste, epai-mahaian eraketa eta onartuta eta ez onartutakoen zerrenden argitaratzea.

HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA Nafarroako Gobernua-Hezkuntza Departamentua

Behin-betiko lanpostu eskaintza, NAOn onetsia (hemen Foru Dekretua).

Eskaintzen diren lanpostuak TAULA.

2018.12.17 STEILASBERRI. Mahai sektoriala. LEPari buruzko informazio garrantzitsuak.

2018.10.3 STEILASBERRI. Mahai sektoriala. HH eta LHn plaza berriak eta espezialitateak ere gehituko dira.

Musika eta Arte Eszenikoen katedradunen kidegoan sartzeko prozedura onartzen duen ebazpena (261/2019, urtarrilaren 22koa) ere onartu da. Hogeita bost urte baino gehiago da ez dela era honetako deialdi bat egiten. 22 plaza eskainiko dira Musika eta Arte eszenikoen katedradunentzat: klarinete, konposaketa, etnomusikologia, gitarra, inprobisazio eta akonpainamendua, ganbera musika, musikologia, oboe, organoa, pedagogia, perkusioa, saxofoia, tronboia, tuba, txistua, biola eta biolina.

Ebazpena hurrengo asteetan argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Azterketak ekainaren 13an izango dira.

LEPerako material amankomuna

EZAGUTZAK PARTEKATZEN 

Egoitzan, jada oposizioak gainditu dituzten pertsona afiliatuek orain lan honetan ari zaretenoi laguntzeko asmoz gure esku utzitako espezialitate desberdinen gaitegi eta material lagungarriak ditugu.

Material hau ongi etor dakizukela uste baduzu, eska iezaguzu 948212355ean.

Material hau pertsona afiliatuontzat musutruk da, besteoi 6€ kobratuko dizkizuegu USBaren truke.

Zorterik onena ta aurrera hilabete hauetan!

2019ko HH eta LHko oposizioak prestatzeko eman ditugun hitzaldi desberdinetan erabilitako materialak.

Sekuentzia didaktikoa

Programazio Didaktikoa

Elaboración y defensa de las Unidades Didácticas

Elaboración y defensa de la Programación Didáctica