#steilas ek helegitea jarriko die HEZIBERRI 2020ko Dekretuen zenbait punturi

Une garrantzitsuak dira gure Hezkuntza Sistemarako. PNVek zuzentzen duen Hezkuntza Sailak PSEk hasitako murrizketa politikak egonkortu eta areagotu ditu eta EAEko hezkuntza sistema putzu ilun batean murgiltzen ari da; Heziberri 2020 proiektuaz ari gara. LOMCE goitik behera aplikatzeko erreminta izateaz gain, edozein hezkuntza sistemaren ardatz izan beharko luketen aukera berdintasuna eta ekitatea guztiz hondoratzen dituen ekimena da Heziberri2020.

2015-03-24T12:07:39+01:002015 24 martxoa |Albisteak, Publikoa EAE|

Prentsa Oharra: Heziberri. STEE-EILAS ez da maiatzaren 14an Lakuara joango

Hezkuntza Sailak HEZIBERRI plana aurkeztu zuenean hezkuntza alorreko sindikatuak baztertu izana salatu genuen, ustez hezkuntza eragileekin batera abian jarri behar zuen prozesutik at utzi baikintuen. Hilabeteak joan, hilabeteak etorri, bere horretan mantendu du Sailak bere jarrera, eta orain, maiatzaren erdian, bilerarako deia jaso dugu.

2014-10-30T02:34:42+01:002014 13 maiatza |Albisteak, Prentsa Oharrak, Publikoa EAE|