Laino ilunak UPV/EHUren gainean
Ikasturte berria laino ilunen artean hasi da UPV/EHUn, finantziazio murrizketek sortutakoa alegia. Errektoreak irekiera ekitaldian esan du egoera larrian gaudela, mugan, eta unibertsitateak behar duen finantziazio duina eskatzen du. Baina aldi berean, unibertsitate publikoa diru iturri pribatuaren bidez finantzatzeko eztabaida irekitzen du. Jaurlaritzak murrizketak egin izana onartzen du baina ez du hartzen inongo konpromiso publikorik egoera emendatzeko. Unibertsitate plan berria adostasunaren bidetik egingo duela baino ez du agintzen.