GIZARTE SEGURANTZAKO LANGILEEN ALDEZ AURRETIKO JUBILAZIOA

2018ko Estatuko Aurrekontuen Legean, ekainaren 28an onartua, Seguritate Sozialeko araupeko irakasleak, hasieran Nafarroako Gobernuko funtzionariak eta gerora Estatuko Kidegoetara transferituak, aldez aurretik jubilatu ahalko dira klase pasiboetako irakasleen baldintza berdinetan. Hau da, 60 urtetik aurrera egin ahalko dute, gutxienez 30 urte kotizatuak badituzte (35 urte izan beharko dituzte bakoitzaren lan kategoriari dagokion pentsioaren kopuru osoa kobratzeko, bestela koefiziente murriztaile bat ezarriko da).

Jubilazio mota hau ez da interinoentzat, ezta ere beste erkidego batean funtzionario bilakatu direnentzat.

Eskubide hau betetzeko, behin BOE-n aurrekontuen legea argitaratzen dela (hurrengo astean), Hezkuntza Departamentuan instantzia orokor baten bidez borondatezko jubilazioa eskatzeko aukera izanen da. Jubilatu nahi den eguna baino hiru hilabeteko aurrerapenarekin eskatu beharko da, Estatuko Klase Pasiboetako araupeko jubilaziora hautatzen dela adieraziz.

Ondokoa kontuan hartu beharko duzue:

– Erregimenaren aldaketak osasun arretaren MUFACEra igarotzea suposatzen duela eta ondorioz botika gastuetan ehuneko handiagoa ordaindu behar izatea. Honen inguruko informazioa 948990510 telefonoan eska dezakezue.

Gizarte Segurantzako Araupean pentsio moduan jasotzen den kantitatea handiagoa da Klase Pasiboetako Araupean jasotakoa baino. Hori dela eta, 35 urte gutxienez lan egiteagatik aurreratutako erretiroari eskubidea duen 63 urte baino gehiagoko langilegoari, Gizarte S egurantzako Araupean jubilatuz gero gehiago kobratuko du.

  • Bi Arudietatik jasoko duten kantitatea jakin nahi duenak simulazio bat egitea eskatu ahal du hurrengo helbideetan:

  • Estatuko Klase Pasiboak. Yanguas y Miranda, 31. zk. Telefonoa: 948 20 33 31. Helbide elektronikoa: navarra-ipj@igae.minhafp.es 

Gizarte Segurantzako Informazio bulegoan. Yanguas y Miranda, 23-25 zk. Telefonoa: 948 28 94 00

jubilazioa ekaina 2018