Arau-urratzeei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonak babesteko otsailaren 20ko 2/2023 Legeak berariaz arautzen du gure herrialdean beharrezkoa dela barne informazio-sistemak izatea, lan-testuinguru edo testuinguru profesional batean ezagututako arau-hausteak edo irregulartasunak salatu eta horiei buruzko informazioa emateko.

    Horregatik, sindikatuak aplikatu behar zaizkigun legezko betebeharrak bete eta gure konpromiso eta etika profesionalari eutsiz, Barneko Salaketen Protokoloa eta Kanala (CDI) ezarri ditu. Gure erakundean egindako delitu-egitateak ezagutzen dituzten pertsona guztien eskura dagoena.

    Kanal honen bidez jasotzen den informazio guztia oso baliotsua da gure sindikatuarentzat; izan ere, dagoeneko gertatu diren delitu-egitateak detektatu eta konpontzeaz gain, funtzionamenduko eta jokabide etikoko gure prozedura guztiak hobetzeko ekintzak inplementatu ahal izango ditugu.

    Kanal hau erabiltzeko funtsezko printzipio gisa eskatzen dugun gauza bakarra informatzaileek fede onez jokatzea da, egia errespetatuz eta zuzen jokatzen ari direla ziurtatuz, emandako informazio guztia egiazkoa eta eguneratua izango dela bermatuz. Ezin da salaketa faltsurik aurkeztu. Sindikatuak salaketa horiek hurbilagotik ikertu eta jazarri ahal izango ditu, eta kasu bakoitzean egokiak diren neurriak edo errepresaliak hartuko dira, sindikatuan zehaztutako eta formalki ezarritako protokoloaren arabera.

    NOLA AURKEZTU SALAKETA BAT EDO JAKINARAZI DELITU-EGITATE BAT?

    Indarreko legeriaren aurkakoa den edozein irregulartasun edo egintza jakin edo eskuratzeko aukera izan baduzu, salaketa jar dezakezu:
    • Jarraian gaitutako harremanetarako formularioaren bidez
    • Gure sindikatuari (José María Escuza 1-3, 1. solairua, 48013 Bilbao) zuzendutako idazki edo gutun bidez.
    • 601982042 telefono-zenbakira deituz
    • Aurrez aurre, sindikatuko kide edo arduradun batekin bilera bat eskatuz, zure lurraldeko egoitzan:
    • José María Escuza 1-3, 1. solairua, 48013 Bilbao
    • Manuel Iradier 40, 01005 Gasteiz
    • Gaztela 16-18 Behea, 20015 Donostia
    • Joaquin Beunza 4-6, Behea, 31014 Iruñea

    Zure burua identifikatuz nahiz modu anonimoan egin dezakezu komunikazioa, zure interesetara gehien egokitzen den bidea aukeratu beharko duzu.

    KONFIDENTZIALTASUNA ETA DATU PERTSONALEN BABESA

    Bildutako datu guztiak konfidentzialtasun osoz tratatuko dira, eta ez dira formalki ezarritako bideetatik kanpo agertuko. Une oro mantenduko dira Datuen Babesaren arloan indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen segurtasun- eta berme-neurri guztiak.

    SARTU SALAKETEN KANALEAN

    Zure salaketa bidaltzeko, bete formulario hau, mesedez. Gogoratu zenbat eta informazio gehiago eman, eta informazio hori zenbat eta zehatzagoa izan, orduan eta arinagoa eta errazagoa izango dela ebazpena ematea:

    Izen-abizenak:

    Helbide elektronikoa*:

    Berretsi helbide elektronikoa*:

    Telefonoa(k):

    Sindikatuan egoera:

    Harremanetarako arrazoia:

    Gaia*:

    Edukia:

    Testua*:

    Erantsi*:

    Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut: Bai