Bi urte geroago, EAEko Gizarte Ekimeneko zentro pribatuetako langileen 29 eguneko grebaren ondoren, Steilasek, ELA eta CCOO sindikatuekin batera, “Greba amaitzeko akordioa” sinatu du, 2017ko azaroan hitzarmen berri baten aldeko lan-gatazka amaitutzat emanez. Akordio horren arabera, abenduaren 5era arteko deitutako grebak bertan behera geratuko dira.

Lehenik eta behin, STEILASek urte hauetan sektoreko hitzarmen kolektibo berri bat lortzeko mobilizatu diren langile guztiei ZORIONAK eman nahi dizkie . Bere etengabeko borrokari esker lortu dugu, hein handi batean, plataforma sindikal bateratuko aldarrikapenak jasotzen dituen akordioa. Akordioa beraiei esker eta beraientzat da.