Gaur, Maiatzaren14an,  Legebiltzarrean Hezkuntza Batzordea egon da. Bertan, HaurreskolaK Partzuergoaren inguruan  EH BILDU-k aurkeztutako proposamen batzuk aztertu dira (behean proposamenaren lotura bidaltzen dizuegu) eta Eusko jaurlaritzak  horrela erantzun du:
Kuotei dagokienez, Eusko Jaurlaritzak, gaur egun gizartea pairatzen ari den egoera ekonomiko latzaren aurrean, kuotak barematzeko sistema baten alde daudela esan du, kuotak errebisatuz eta egokituz.
2015-16 ikasturterako dauden proposamen desberdinak aztertu eta hurrengo matrikulaziorako kuota sistemaren berrantolaketa egiteko asmoa azaldu dute.
Hainbat kontu aztertzeke daude, ondorengo hauek aipatu dituztelarik:
– Errentaren araberako kuotak ezartzea
– Ordaindu ezin duten familiek dirua aurreratu behar ez izatea.( Bekak )
– Matrikulazio kanpainen egokitzapena aukerak zabaldu
Informazio hau interesgarria izango delakoan helarazten dizuegu, gaur, Hezkuntza Batzordean plazaratutako asmo onak, egi bihur daitezen eta hori lortzeko STEE-EILAS-en lanean jarraituko dugu.

Bilduren proposamena,
http://www.parlamento.euskadi.net/pdfs_egutegi/20140514/7175.pdf
Hemen dago honen inguruan momentuz atera diren berriak:
http://ehbildu.net/es/noticias/parlamento-vasco