SINDIKATUOK GOBERNUAREKIN ADOSTUTAKOA BETETZEN ARI DA
Ordezkapenak lehen egunetik beteko dira. Gaur bertan heldu da delegaritzetara horretarako instrukzioa.
Irailetik aurrerako bajak bere osotasunean kobratzen hasiko gara (Azaroko nominan atzerapenak ordainduko dira)
Akordioak 450 lanpostu berri inguru sortu ditu (3 urteko gelatan, hezkuntza beharren indize altua duten ikastetxeetan, Lanbide Heziketan, …)
Ordu lektiboen murrizketa adinagatik: neurri honi esker 450 langilek murriztu dute beraien jardunaldi lektiboa. Neurri honen ondorioz jardunaldi desberdinetako 300 lanpostu berri inguru sortu dira.
Egonkortasuna, EPE eredua, ratioak, zuzendaritza orduak, figura berrien beharra (psikologoak, liburutegia, PREMIA…) mahai gainean dauden gaiak dira eta STEILAS proposamen zehatzak egiten ari da.
Beheko taulan dago informazio zehaztua
Batasun sindikalari esker burututako azken urteetako greba dinamika gogorrek (7 greba egun) emaitza onak eman zituen. Hala ere, eskola publikoaren aldeko borrokak aurten jarraituko zuela ere iragarri genuen: Segregazioari aurre egiteko, Eskola Publiko duina izateko edo erlijioa eskolatik ateratzeko pribatizazio dinamikei aurre egin behar zaie. Ezinbesteko da Euskal Eskola Publikoa defendatzea, konplexurik gabe. Honetan ere, gure betiko lan ildo nagusiari eutsiz, STEILASek batasun sindikalaren eta sozialaren alde egiten jarraituko du.
Leave A Comment