Mahai Negoziatzailean eman ziren zehaztapen interesgarriak
-
Langileen abenduko diru sarrerak:
-
20an aparteko ordainsaria jasoko dugu.
-
28an hilabeteko soldata eta irailetik azarora arte IT (bajan) egoeran kendutako dirua bueltatuko digute nomina bakar batean.
-
-
Zer irizpideak erabiliko dira neurtzeko etxetik lantokira 50 kilometroak baino gehiago badaude?:
-
Zure etxea da enpresari emandako helbidea.
-
Google maps-eko bide motzena bidesaririk gabe izango da erabiliko den aplikazioa.
Beraz, lanaldi erdiko baino txikiagoa den eskaintza berri bati uko egin ahal diozu etxetik haurreskolara 50 kilometro baino gehiago badaude (ordezkoen araudiko 5.3.s atalak dioen arabera).
-
Urtarrilaren 14an (hurrengo mahai negoziatzailean) landuko dira aspaldian mahai gainean ditugun gaia batzuk:
-
Borondatezko eszedentziak,
-
txanda egunen prozedurak eta
-
koordinazioa garatzeko behar den denbora.
STEILAS sindikatuak lehenengo bi gaien inguruan aspaldian proposamenak luzatu ditu eta enpresari idatziz proposamen berriak ekartzea eskatu dio.
STEILAS sindikatuak oso arrituta dago enpresak, joan den astean, ordezkoentzat txanda eguneen inguruan irizpide berriak indarrean jarri dituelako, gai honen negoziazioa mahai gainean jarri duen momentu berdinean. Ez dio jakinarazi aldaketa hau egingo zuela. Zertan ari da enpresa momentu honetan? Azalpenak eskatu dizkio. Enpresak ezin du langileen lan baldintzak aldatu alde bakarrez. Aski da!
Gogorarazi nahi dizuegu kudeaketako langileak bihar GREBA eguna burutuko dutela eta gure lankideei babesa emateko sinadura orri bat haurreskola guztietara luzatu genizuela Eibarrera bidaltzeko.
Langileen lan baldintzen alde borrokan ari gara!
Leave A Comment