Kaixo, lankide!

Mezu honen bitartez STEILAS sindikatuak burutuko dituen “Haurreskolak Partzuergoa: argibideak eta jakin beharrekoak” formakuntza-hitzaldi irekien berri eman nahi dizuegu. Hezitzaileongan ohikoak diren zalantzak argitzen saiatuko gara saio hauetan.

Besteak beste, gai hauek landuko ditugu:

Haurreskolak Partzuergoa eta bere izaera.
Haurreskolak Partzuergoko prozesu ezberdinak: izen-ematea, baremazio prozesua, esleipenak, leku-aldatze lehiaketa…
Haurreskolak Partzuergoko Lan Hitzarmena.
Haurreskolak Partzuergoko Ordezkoen Araudia.
Haurreskolak Partzuergoko Jarraibide Orokorren liburua.
Haurreskolak Partzuergoko web-gunea.
Norberak lekarkeena.

 

Saioak STEILAS Hezkuntza sindikatuaren egoitzetan burutuko dira, data eta ordutegi hauetan:

STEILAS Bilbo   2020ko martxoak 25, 17:30ean
(Jose Maria Eskuza kalea 1, 1. Esk.)

STEILAS Donostia2020ko martxoak 26,17:30ean
(Baso Txiki kalea 30-34, atzekaldea)

STEILAS Gasteiz 2020ko martxoak 31, 17:30ean
(Eulogio Serdan kalea, 5)

Izen ematea martxoaren 9tik 18ra bitarte egongo da zabalik. Saioak irekiak izango direnez, izena ematea ezinbestekoa izango da aforoa zaindu ahal izateko. Lotura honen bitartez eman dezakezue izena:

https://labur.eus/uYKtK

Parte-hartzearen arabera, saio gehiago egiteko aukera baloratuko dugu. Zalantzarik izanez gero, jar zaitezte gurekin kontaktuan ohiko bideak erabilita.