Herenegun, Haurreskolak Partzuergoko mahai negoziatzailea izan genuen hezitzaile eta kudeaketa langileen lanpostuen zerrendak aztertzeko. Negoziazioaren bilakaera zein izan den hobeto ulertzeko hurrengo taula sortu dugu, bileretan hitz egindakoaren arlo esanguratsuenekin:

2015etik gaur egun arte.

Otsaileko proposamenaren arabera

Apirileko proposamenaren arabera

Hereneguneko proposamena

Hezitzaileen lanpostu kopurua

(Finko+LEP+hutsak)

1136

Ez zegoen zehazki jasota (921-967)+ lanpostu hutsak

1102 = 1035 + 67

1102 = 1035 + 67

Behin betiko kontratua dutenak:

735

(500 2.008koak + 235 2.009koak)

701

1035 = 667 + finkatuko direnak


2.009tik, 68 hezitzaile finko gutxiago (erretiroa, eszedentzia, ezintasuna…)

1035 = 665 + finkatuko direnak


2.009tik, 70 hezitzaile finko gutxiago (erretiroa, eszedentzia, ezintasuna…)

LEP-arteko kontratu dutenak:

325

220-261 lanpostu

0

0

Finkatuko den hezitzaile kopurua:

Ez zegoen aukerarik

368 hezitzaile behin betiko izaera lortuko dute.

370 langileek behin betiko izaera lortuko dute

Lanpostu hutsak:

(beharrezkoak dira lan-metaketa kontratuak egin ahal izateko eta, orain arte, kudeaketa langileen lanpostuak mantentzeko)

110

Proposamenak ez zeukan zehaztasunik, baina, gutxienez, 34 lanpostu amortizatuko dituzte kudeaketa langileen lanpostuak sortzeko.

67

34 lanpostu amortizatuko dituzte kudeaketa langileen lanpostuak sortzeko.

67

34 lanpostu amortizatuko dituzte kudeaketa langileen lanpostuak sortzeko.

Kudeaketa langileen lanpostuak

0

28

28

28

Finkatuko den langile kopurua:

Ez zegoen aukerarik

?

26


-3 Goi mailako teknikariak, A taldea

-11 Erdi mailako teknikariak, B talde

-12 Langile administratiboak, C taldea

26


-3 Goi mailako teknikariak, A taldea

-11 Erdi mailako teknikariak, B talde

-12 Langilea administratiboak, C taldea

Aurreko taulari lotutako azalpen nagusiak ondokoak dira:

  • Aurtengo hezitzaileen lanpostuen zerrendan (LZ) 34 lanpostu huts amortizatuko dira. Horrek esan nahi du 2022-2023 ikasturtean LEP-arteko guztiak mantenduko direla.
    2022ko Irailean sortuko diren beharrak asetzeko, enpresak, beste behin ere, hezitzaileen desplazamenduak erabiliko ditu. Dena den, enpresak konpromisoa hartu zuen kurtso osorako mugimenduak egiteko eta ez momentuko ordezkapen edo beharrak ordezkatzeko.
  • Kudeaketa langileen 28 lanpostuen zerrenda sortu ahal izateko, goian aipatutako hezitzaileen 34 lanpostu amortizatuko dituzte. STEILASetik beti azaldu gara honen aurka irmoki.
    2023-2024ko lanpostuen zerrenda egin ostean, orain dauden behin betiko langileentzat Lekualdatze Lehiaketa (LAL) egingo da.
  • Enpresaren asmoa Haurreskolak Partzuergoaren behin-behinekotasun tasa %0ra jaistea da. Horretarako, meritu lehiaketen bidezko egonkortze prozesuak gauzatuko dira, hezitzaileentzat 370 lanpostu eta kudeaketa langileentzat 26 lanpostu eskainiko direlarik. Beraz, ekainaren 1a baino lehen kudeaketa langileen lanpostuen zerrenda argitaratu behar dute, baita Haurreskolak Partzuergoko langileen lan eskaintza publikoa ere (lanpostu kopurua). Abenduan, prozesuen deialdiak argitaratuko dira, hezitzaile eta kudeaketa langileen egonkortze prozesuen baldintzak eta arautegia barnebilduko dituztenak. Baliteke, deialdia argitaratu bitartean, finkatuko den hezitzaile kopuruak aldaketa txikiak izatea.
  • Kudeaketa langileetan 26 langile finkatuko dira meritu lehiaketaren bitartez eta beste biak izendapen askekoak (Gerentea eta Zuzendari Pedagogikoa) izango dira. Datorren astean lanpostu guzti hauen monografiak izango omen ditugu landu ahal izateko. Zuzendari Pedagogikoaren lanposturako deialdia hilabete honetan zehar argitaratuko omen dute eta Haurreskolak Partzuergoko langileoi aukera emango digute (beharrezkoak diren titulazioak izanda) lanpostu honetara aurkezteko, deialdia irekia izango baita.
  • Lanpostuen zerrendak egiteko STEILAS sindikatuak egindako bi eskaera garrantzitsuak ez dituzte kontutan hartu: irekita dagoen gela bakoitzeko bi hezitzaile egotea eta kudeaketa langileen lanpostuen gehiketa (arreta goiztiarreko teknikaria, formazio arduraduna, informatikaria, euskara eta berdintasun teknikaria…).

Honetaz gain esan behar dugu:

  • Lan erreforma berriak Lan-metaketa kontratuen iraupena aldatu du, 9 hilabetekoa izan beharrean 6 hilabetekoa da. Horrek datorren ikasturteko kontratazioa kolokan jartzen du. Enpresari kontratu hauen iraupena ahalik eta azkarren negoziatzea eskatu diogu, araudiak horretarako aukera ematen baitu.
  • Haurreskolak Partzuergoko hezitzaileen baremazioa-birbaremazio prozesua dela eta, egutegia mantentzen dela aipatu zuten eta Maiatzaren 15ean behin-behineko zerrenda aterako dute erreklamazio epeari hasiera emanez. Erreklamazio epea Maiatzaren 16tik 20ra egongo da zabalik.

Negoziazio prozesu honetan, STEILAS sindikatuak helburuak argi ditu: lanpostu kopurua handitzea, langileak egonkortzea eta kalitatezko kontratazioa bultzatzea, Haurreskolak Partzuergoko zerbitzua indartzeko.