legebiltzarraAtzo, ekainak 16, Gasteizeko Legebiltzarraren aurrean STEE-EILAS eta LAB sindikatuok elkarretaratzea egin genuen Haurreskolak Partzuergorako finantziazio hobeagoa eskatzeko.
Dakizuen bezala azkenengo asteetan STEE-EILAS eta LAB sindikatuok legebiltzarreko alderdi politiko guztiekin bilkurak izan ditugu. Helburua matrikulazioan egon den beherakadaren inguruan hausnarketa bat egitea eta neurriak proposatzea izan da .

Bilkurak oso postiboak izan dira, denok urratsak eman behar direla konpartitzen dutelako.

Atzo, Legebiltzarrean Hezkuntza Batzordea bildu zen, EH Bildu taldeak aurkeztutako proposamen bat eztabaidatzeko, matrikulazio epeak berraztetzeko eta kuota ordainketa mota berrien inguruan erabakiak hartzeko. Baina bilkura atzeratu zen adostasunik lortu ez zelako.

Gure ustez, edozein neurri gauzatzeko diru finanziazio gehiagorekin lotuta egon beharko zen eta hori izan beharko litzateke hartu beharreko konpromisoa. Horregatik, eta aldarrikapen hau entzuteko, LAB eta STEE-EILAS sindikatuok KONZENTRAZIO bat burutu genuen legebiltzarreko egoitza aurrean.

Borroka honetan eta benetan Haurreskolak unibertsalak,publikoak, doakoak, euskaldunak eta kalitatekoak lortu arte mantenduko gara.

Denon artean lortuko dugu!