Troika Kanpora!

¡No al TTIP! ¡No al Plan Juncker!

Euskal Herrian TTIPari EZ! kanpainak, Jyriki Katainen Troikaren
kolaboratzailearen bisitaren aurrean kontzentrazioa deitzen du. Otsailak 26,
osteguna, 11.00tan Bilboko Euskalduna Jauregi aurrean.

ttipEz

TTIPak, AEB eta EB arteko itun trasatlantikoak, inongo muga zein kontrolik gabeko
merkatu bakarren sorrera helburu du. Honetarako, egun EB zein estatuak
neoliberalismoaren aurrekada gelditzeko dauzkaten arau apurrak deuseztuz. Honek,
herritarron zein herrion eskubideen murrizketa suposatuko du, ingurugiroan, enpleguan,
sektore publikoan, osasungintzan, inbertsioan edo komertzioan are eta egoera larriagoak
sortuz, herritarron eskubideen ikuspegitik noski.

TTIPak eskubideen murrizketan oinarritutako politika neoliberalak areagotzea dakar,
“austeritatean” ez ezik, EB eta AEBko elite ekonomiko, finantzazio eta politikoen alde
egiten duten inbertsioetan oinarritutako politikak hain zuzen ere. TTIPak jasotzen dituen
edukiez gain, hitzarmena adosteko erabiltzen ari diren moduak berak ere haren helburua
zein den ikusarazten digute: hitzarmena enpresa-jabegoen, transnazional handien eta
Troikaren ordezkarien artean ari dira eztabaidatzen. Itzal artean burutzen ari den
akordioa, herritarroi bizkarra emanez eta herri-baimenik gabea. Merkatuen eskaerei
erantzuteari begira bulego ilunetan sinatutako akordioen bidezko hitzarmena.
TTIPa bera politika antisozial horiek garatzeko tresna den bezalaxe, Juncker Planak,
TTIParen aurrekari moduan, aipatu ditugun politika horiei bidea irekiko die. Juncker
Planaren oinarri garrantzitsuena sektore pribatua izaki, bertan jasotako neurriak onartu eta
aplikatzeak enpleguaren galera, haren prekarizazioa, herri-sektoreen pobretzea eta
sektore publikoaren pribatizazio-prozesu handiagoak besterik ez ditu areagotuko.

Ingurumenaren babesa jaitsiaraziko du baliabide naturalak inongo kontrolik gabe eta oso
teknika arriskutsuekin ustiatzeko aukerari ateak parez pare irekiz. Gainera, osasun- eta
elikadura-neurri asko baztertuko ditu elikagaien eta geure osasuna bera ere arriskuan
jarriz. Eta zerrenda izugarri luze batekin jarraitu ahal izango genuke.

Troikak, TTIParen zein Juncker Planaren sustatzaile nagusiak, datorren ostegunean
Europar Batzordeko gertuko kolaboratzailea, Jyrki Katainen Komisarioa, bidaliko du
Bilbora. Katainen Enplegu, Hazkunde, Inbertsio eta Lehiakortasunaren Sustapeneko
presidenteordea da, Juncker Plana eta TTIPa oso gertutik jarraitzen duen departamentukoa. Eragile politiko eta instituzioetako ordezkari askok, lehendakaria buru dutela, ongi etorria emango diote presidenteordeari eta haren planari. Gu ordea kalean izango gara, langile eta herri-sektoreek osatzen dugun gehiengoaren eskubideak defendatzen.

Horregatik guztiagatik, “Euskal Herrian TTIPari EZ!” kanpainan parte hartzen dugun
eragile sozial, sindikal eta politikoek Katainen presidenteordearen eta hari harrera
egingo dioten guztien aurrean elkarretaratzea deitu dugu. Troikaren eta haren
inguruan dauden multinazionalek inposatutako politikengatik protestatzen dugu,
politika horiek guztiak zentzugabeak baitira, langabezia, pobretzea eta eskubide eta
askatasun sozialen zapalkuntza areagotuz. Plan horiek porlana eta adreiluaren alde
egiten dute herritarron beharren alde egin beharrean, banku eta konstruktora
multimilioidunen alde egiten dute pertsonak eta herriak salbatu beharrean. Plan
horiek guztiek gure bizitzak deuseztatu nahi dituzte transnazionalen, politikarien eta
bankarien kontu milioidunak are eta aberatsagoak bihurtzeko.

Horien guztien aurrean, hemen behean sinatu dugun eragileok inposizio horiek
geldiaraztearen beharra aldarrikatzen dugu, gaur zabalduko duten propaganda
faltsua erabiliz, gutxi batzuen negozioa gehienon beharren kontura handitu besterik
ez baitute bilatzen.

Beraz, herritarrak animatu nahi ditugu protesta honetan parte har dezaten eta martxan jarri
dugun dinamikarekin bat egin dezaten. Erabakia gurea da. TTIPik gabeko Euskal Herria
askea nahi dugulako. Juncker Planik ez! Troika Kanpora!

Deitzailea: Euskal Herrian TTIPari ez! Kanpaina
EQUO Euskadi, EZKER ANITZA-IU, EZKERRA, EHBILDU, PM+J, PODEMOS AHAL DUGU, PCE-EPK,  Antikapitalistak, Irabazi Bilbao, CCOO Euskadi, CGT Euskadi, CNT Euskadi , EHNE, ELA, ESK, LAB, LSB-USO, STEILAS , UGT Euskadi, Cumbre Social Vasca, Federación Republicanos RPS, Gure Energia, SETEM Hego Haizea, Ekologistak Martxan, AHT Gelditu Elkarlana, Coordinadora ONGD Euskadi,
Economistas sin Fronteras, REAS Euskadi, Auditoría de la Deuda Bizkaia, Desazkundea,
Askapena, Komite Internazionalistak, Asamblea de Mujeres de Bizkaia, Feministalde, Economía del Bien Común (EBC Euskadi), M15M, Basherriak, Plataforma Afectados por la Hipoteca, Fracking Ez, ATTAC, EKA/OCUV, Ernai, Calcuta Ondoan

[INFO +]