Datorren igandean, ekainak 7, Euskal Eskola Publikoaren jaia ospatuko da Elgoibarren. Aurtengo leloa “Gustatzen jata gustatzen jaku” da. Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak (EHIGE) antolatutako jaia goizeko 11etan hasiko da eta helburua ondo pasatzea ez ezik, Euskal Eskola Publikoa aldarrikatzea ere bada.

LOMCE arbuiatzen dugun bezala eta aurten Heziberriren inposizioa dela eta, inoiz baino sutsuago erantzun bat eman behar diogu eraso berri honi.

Egun hauetan Eskola Publikoak bi lege hauetatik etorritako beste oztopo bati aurre egin behar izan dio, 3.mailako azterketa, alegia. Poztekoa da honen aurrean Eskola Komunitateak eman duen erantzuna. Izan ere, horrela eta bakarrik horrela geldiaraziko dugu zentzugabekeria hau.

steilasek bat egiten du Euskal Eskola Publikoaren jaiarekin eta dei egiten dizu datorren igandean Elgoibarren izango den jaialdian parte har dezazun. Geurea Euskal Eskola Publikoa delako denok Elgoibarrera!

Euskal Herrian 2015eko ekainaren 3an