Askatasun begiradak: Genero eta aniztasun afektibo sexuala modu askean bizitzen laguntzeko unitate didaktikoa

IMG-20160511-WA0002Egungo gazteek nola ikusten eta nola baloratzen dute genero eta aniztasun afektibo sexuala? Garbi dago euren begirada eraikitzen ari direla, beti ere bizipen propioetatik abiaturik. Baina non gauden ulertuko badute, azken hamarkadetan hainbat eremutan eman den borrokari esker erdietsi direla eskubideak ezagutu behar dute.

Genero eta aniztasun afektibo sexuala modu askean bizitzen laguntzeko unitate didaktikoa da Askatasun begiradak. Jarduera gehienak Lehen hezkuntzatik hasita egiten ahal dira ikasleekin, baina Bigarren Hezkuntzan bestelako sakontasunean heltzeko aukera dago. Ez dugu tolerantzia lantzerik nahi, ez baitugu besteen epairik nahi norberaren generoaz, genero adierazpenaz, edo maitatzeko eraz; askatasun gizartean bizi nahi dugu, gizarte askatzailean.

Unitatearen afixa ere eskuragarri duzu:

Askatsun Begiradak. Kartela

Askatasun Begiradak. Unitate Didaktikoa

[Askatasun Begiradak. Unitate didaktikoa formatu digitalean]

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude