Hasteko eskerrak eman nahi dizkizugu gaur bozkatzera joan eta gure sindikatuan konfidantza jarri izanagatik.

Askotan esan dugun bezala, hauteskunde kanpaina lehenengo egunetik hasten da, eta lau urte irauten du. Gurea 2012ko ekainaren 21ean hasi zen. Lau urte hauetan momentu gogorrak bizi izan ditugun arren, langilegoaren defentsan tinko mantendu gara, enpresak ezarritako murrizketa eta neurriei aurre eginez. Lan erreforma, Lan Hitzarmeneko ultraktibitatea, Haur etxeak, 13.artikulua, langileen mugimenduak, Leku Aldatze Lehiaketa eta abar luze bat izan dira 4 urte hauetako gure erronka.

Urte hauetako lanaren emaitzak gaur ikusi ditugu, steilasek bigarren indarra izaten jarraituko du azken urteetako emaitzak hobetuz, Araban lehenengo indarra gara! Botoetan ez ezik, ordezkaritza ere nabarmen igo dugu; 10 etik 13 izatera pasatu gara. Zuen babes honen ondorioz mahai negoziatzaileetan indar gehiago izango dugu, zuen hitzak oihartzun handiagoa izango du eta ordezkari gehiago lortuz gure arteko harremana sendotzea lortuko dugu.

Emaitzak hauek izan dira:

HAURRESKOLAK PARTZUERGOA ARABA 2016

ARABA

2012

BOTOEN %

2016

BOTOEN %

LAB

7

% 51,23 (125 bozka)

5

%35,77 (93 bozka)

steilas

3

% 24,18 (59 bozka)

5

%38,08 (99 bozka)

ELA

3

% 24,59 (60 bozka)

3

%26,15 (68 bozka)

GUZTIRA

13

244 bozka

13

260

HAURRESKOLAK PARTZUERGOA BIZKAIA 2016

BIZKAIA

2012

BOTOEN %

2016

BOTOEN %

LAB

12

% 68,53 (305 bozka)

11

%64,80 (278 bozka)

steilas

4

% 23,59 (105 bozka)

5

%27,50 (118 bozka)

ELA

1

% 6,74 (30 bozka)

1

%7,22 (28 bozka)

GUZTIRA

17

440 bozka

17

426

Gaurko emaitzen ondorioz eta iazko Gipuzkoako hauteskundeen emaitzak kontuan hartuta, horrela geratzen da Haurreskolak Partzuergoko ordezkaritza sindikala:

HAURRESKOLAK PARTZUERGOKO ORDEZKARITZA SINDIKALA OROKORRA

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

GUZTIRA

LAB

5

11

13

29

STEILAS

5

5

3

13

ELA

3

1

1

5

Delegatuak

13

17

17

47

Hurrengo hauteskunde kanpaina, beti bezala, steilas sindikatuarentzat dagoeneko hasi da.

Bihar hasten diren 4 urteetan egin beharreko lanak steilasek zein diren argi ditu, besteak beste:

  • Langileen eskubideen defentsan tinko mantendu.

  • Lan baldintzak hobetu.

  • Haurreskolen doakotasuna lortzeko bidea garatu.

Lan hau guztia aurrera atera ahal izateko ezinbestekoa izango dugu langileen eta hauen ordezkarien arteko elkarlana eta indarren batura, zuen eta baita gure ardura nagusienetako bat izanik. steilas sindikatuak hau posible izateko eman beharreko pausuak emango ditu, zalantzarik gabe.

Beraz, bihar bertan hasiko gara lanean. Eskerrik asko berriz ere emandako babesagatik.

Alboan izango gaituzue.