2017ko uztaila eta abenduko aparteko ordainsariak

Atzo Enpresak jakinarazi bezala, Eusko Jaurlaritzaren erabakiz, 2012tik zor diguten aparteko ordainsariaren % 50a ordainduko digute. Bazen garaia!


Langile finko eta LEP arteko kontratua duten hezitzaileei horrela ordainduko zaie:

  • Ekaineko nominarekin batera, 2012ko aparteko ordainsariaren %25a. Uztaileko lehen egunetan, berriz, 2017ko abenduko aparteko ordainsariaren %50a.

  • Abenduko nominarekin batera, aldiz, 2017ko abenduko aparteko ordainsariaren gainontzeko % 50a jasoko dugu. Urtarrileko lehenengo astean, orduan, 2012tik zor diguten azken % 25a.

  • Ordezkapen kontratuak betetzen ari zareten langileek normaltasunez jasoko dituzue ekainean eta abenduan edo finikitoekin.

    Modu honetara, 2012ko abenduko ordainsaria osotasunean ordainduta geratuko litzateke (ia 5 urte beranduago!!!). Izan ere, gogorarazten dizuegu 2015eko apirilean % 25 bat ordaindu zigutela eta beste % 25a 2016ko apirilean jaso genuela.

    Erabaki honekin gure diruarekin jolasteari uztea exijitzen diegu bai Eusko Jaurlaritzari eta baita Haurreskolak Partzuergoari ere. Dagokiguna dagokigunean eman, beti!!

    2017-06-23 2017KO UZTAILA ETA ABENDUKO APARTEKO ORDAINSARIAK