-
Amortizazioaren etengabeko handitzeak eta defizit publikoa murrizteko obsesioak 2016ko aurrekontuen egitasmoa mugatzen dute
-
Beste urte batez (dagoeneko 7) ezarritako murrizketa politikak bere horretan mantentzen dira
-
Hezkuntzari dagokienez, datuak ez dira batere itxaropentsuak
Azken hauetan, behin eta berriz esan dugun lez zorra amortizazioaren etengabeko handitzeak eta defizit publikoa murrizteko obsesioak , zeinak izandako diru-bilketaren handitzea irentsi duten, 2016ko aurrekontuen egitasmoa mugatzen dute. Horrela, gastua % 2,8 (294 milio €) handitzen bada ere sailen gastu errela %1,1 soilik handituko da, gainontzekoa zorra ordaintzeko erabiliko baita. Igoera hori, BPG-k (%1,2 iraila arte) izandako eraginak deuseztatuko du
Beste urte batez (dagoeneko 7) Madrilek (Raxoiren gobernuak) eta Europak (Merkel) ezarritako murrizketa politikak bere horretan mantentzen dira. Halaber, aurrekontu egitasmoak kontsolidatu egiten du RGi-k aurreko urteetan izandako murrizketa -Gema Zabaletak ezarritako %7-. Langile publikoentzat aurreikusitako lansari igoera ikaragarri txikia da azken urteotan izandako erosteko ahalmenak izandako galerarekin- %20 gutxi gora behera- alderatuz gero. Ez dute ordainduko ezta 2012ko aparteko pagaren ordaintzeke dagoen zatia ere.
Hezkuntzari dagokion partida aztertuz gero, argi geratzen da datuak ez direla batere itxaropentsuak. Aurrekontuaren %24,1 izatetik 23,8 izatera pasatzen da eta, Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenak betetzen badira, BPGarekiko gero eta txikiagoak dira: 3,95% 2014an, 3,88a 2015ean eta 3,84a 2016an.
Berretsi egiten dugu krisitik ez dagoela ateratzerik politika publikoen aldaketarik gabe. Presio fiskalari dagokionez Europar Batasunekoen artean txikinetariko- 8 puntu txikiago- da. Pertsonen benetako beharrak betetzearen aldeko fiskalitatea behar dugu eta ez merkatu eta transnazionalen aldekoa.
Leave A Comment