EAEko Hezkuntza Sailak Derrigorrezko Hezkuntzarako dagozkion curriculum dekretuak plazaratu ditu EHAAn urtarrilaren 15ean. steilasek argi eta garbi adierazi du, sarri, Heziberri2020 egitasmoarekin daukan erabateko desadostasuna.
EAEko Hezkuntza Sailak Derrigorrezko Hezkuntzari dagozkion curriculum dekretuek curriculumak ez ezik Balizko Hezkuntza Legeak jasoko lituzkeen aspektuak/edukiak? ere jasotzen ditu.
Dekretuak aztertu eta gero, steilas-ek zera adierazi nahi du:
- HEZIBERRIk ez duela LOMCE saihesten, aplikatu baizik. LOMCEri aurre egiteko proiektuak LOMCE ezartzeko balio izango du
- Ekitatearen aurkakoa da. Ikastetxeek izan beharreko “ autonomia” izenean, ikaslearen profil ezberdinak ezarriko dira.
- Ez du Hezkidetza ahalbideratzen. Aldeko adierazpenak egin arren ez du inolako neurri zehatzik proposatzen.
- Ez du euskalduntzea bermatzen. Hizkuntza ereduak betikotzen dira. Ingurune soziolinguistikoak finkatuko du ikasleek lortu beharreko euskara maila ikastetxe bakoitzean. Horrela, ikasle guztiek ez dituzte lorpen adierazle berberak izango. Administrazioak ikasleak elebidun izateko erronkari muzin egiten dio.
- Ez du hezkuntza sistema propio eta justuago bat ahalbideratzen. Euskal Herrian aukera berdintasuna bermatuko duen hezkuntza sistema publiko eta propio bat garatzeko aukera gabe geratuko da berriro
- steilas-ek behin eta berriz adierazi du HEZIBERRI 2020 egitasmoa hezkuntza politika neoliberalak ezartzeko eta desberdintasunak areagotzeko tresna paregabea dela. steilas HEZIBERRIren aurka mobilizatzen jarraituko du eta beste behin eskatzen dio Hezkuntza Sailari bertan behera utz dezan.
¿No hay nadie que se preocupe por el agravio comparativo que sufre parte del colectivo a la hora de la jubilación? Jubilaciones que podrían redundar en una mejor situación para el colectivo de sustitutos/sustitutas y por consiguiente aportando mayor calidad de enseñanza.
Buenas tardes, en nuestro sindicato existe un grupo para tratar el tema de las jubilaciones. Si estas interessada ponte en contacto con alguna de nuestras sedes http://steilas.eus/es/kontaktua/
un saludo