160315 LO ondarroaMartxoaren 14an, Ondarroako portuan ari ziren bi langilek bizia galdu zuen lan istripu baten ondorioz, bihar, istripu hori ozenki salatu nahi dugu manifestazioan elkartuko garen guztiok. Era berean, familia eta lankideei gure elkartasuna eta babesa adierazi nahi diegu.

Langileriok ezin dugu onartu lan istripuak gertakizun arrunta balitz bezala, lan istripuak patronalak lan egiteko orduan ezartzen dizkigun baldintza eta lan egiteko moduen emaitza dira. Hori guztia itsu mutu eta gor aritzen diren administrazio publikoen utzikeriaz lagunduta.

160315 lo PRENTSAURREAIstripu gehienen atzean lan baldintzen prekarietatea dago: behin-behinekotasuna, formakuntza falta, lan erritmoak, azpikontratak… Krisiaren aitzakiarekin prekarietatea areagotu egin da eta lan arriskuen prevbentzioa betetzeke dagoen eginkizuna da, zenbaitetan paper mailan burutzen den zerbait. Baina gaixotu eta istripuak sortarazten diskiguten arriskuen aurrean ez gaituzte babesten. Horrekin batera behar beharrezkoak diren neurri prebentiboak ez dira ezartzen.

Istripuak saihesteko neurri egokiak behar dira, enplegu eta lan baldintzak hobetzeko, eta egitazko lan osasunaren alde egiteko. Hau dela eta, enpresa eta administrazioei exijitu behar diegu lan baldintza egoki eta seguruetan lan egiteko eskubidea, halaber, lan egiteko eskubidea, ez saiakera horretan osasuna galtzeko edo hiltzeko

Mobilizazioa ezinbestekoa da eta istripuak gertatzen direnean ELA, LAB, ESK,STEILAS, EHNE eta HIRU bertan egongo gara salaketa egiten eta hildako langilearen familia eta lagunei babesa ematen, enpresa eta erakundeei hobekuntzak exijitzen diegun bitartean.

ELA – LAB – ESK – STEILAS – EHNE – HIRU