Haurreskolak Partzuergoko Mahai Negoziatzailea

Hilaren 4an azken Mahai Negoziatzailea deitu eta bildu ostean, gaur ere berriz bildu gara 3 sindikatuok Haurreskolak Partzuergoko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin Eibarren. Eusko
Jaurlaritzaren ordezkari bezala Olatz Garamendi, Administrazio eta Funtzionamendu Zuzendaria, eta aholkularia den Jon Agirre egon dira, hurrenez hurren. Abenduaren 4ko landu gabeko 3 proposamen eskasekin alderatuz gero, hauek izan dira gaur aurkeztu dizkiguten proposamenak:

? Kudeaketa langileen Lan Eskaintza Publikoa. Bi urtetan Administrari eta Teknikari
lanpostu guztien deialdia egitea. Beste 4 arduradun lanpostu barne promozioaren bitartez beteko dira.
? Hezitzaileen ordezkapenak. Lehen egunetik gauzatuko dira, beharrezkoak eta praktikoak
diren kasuetan (ume nahikorik ez badago, ez da ordezkapenik eskatuko).
? Landa eremuko haurreskoletako familiei 8 orduko zerbitzua eskaintzea. Honek
suposatzen du haurreskola txikietan gutxienez hezitzaile eta erdi egotea.
? Koordinaziorako liberazio orduak irekita dauden gela kopuruaren arabera zehaztea eta
koordinatzaile ordeak koordinazio plusa 15 egun natural jarraian egiten dituenean kobratzea.
? Erretiroa erraztu, errelebo kontratuarekin akordio batera heldu (Mahai Orokorrean bidea
zabaltzen denean berraztertzea).
? Ordezkoen araudiaren negoziazioaren amaiera.

Honez gain Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, gure partzuergoko lanak Hezkuntza
Publikoan puntuatzeko aukerak daudela eta horretan lanean daudela helarazi digu.
Beraz, STEILAS sindikatuak gaurko bileraren ostean egiten duen hausnarketa
ondorengoa da:

Dagoeneko bada urte bat Hezkuntza Publikoaren defentsan mobilizazioetan murgildu ginela,
eta Haurreskolak Partzuergoari eta Eusko Jaurlaritzari hainbat eta hainbat aldarrikapen egin
dizkiegu denbora honetan. Mobilizazio hauei esker, administrazioak jarrera aldaketa
erakutsi du. Gaurko bilerara Olatz Garamendi Hezkuntza Sailburu ordea bera etorri izana adibide garbia da.

Hala ere, beren proposamenean ikusi dezakezuen bezala, ez dira inondik inora
agertzen aldarrikapen garrantzitsuenak, hala nola:
?Haurreskolak Partzuergoko finantziaketaren berrikuspena doakotasunaren bidean.
? Eskola-bidea sustatzea.
? Hezkuntza sailaren kudeaketa zuzena.
? Gure lanak Delegaritzan meritatu ahal izatea. (Ikusteke)
? Eroste-ahalmenaren berreskuratzea, bajak ez zigortzea.
? Hezitzaileon behin behinekotasuna jaisteko neurriak hartzea (LEPa..).
? …

Izan ere, gaurko proposamena, berriz ere, apenas zehaztapenik gabekoa eta
gainazalekoa da. Honegatik guztiagatik, egoerak beste biderik hartu ezean, urtarriletik aurrera
mobilizazioekin jarraitu beharrean egongo gara.
Momentuz, urtarrilaren 16an berriz bilduko gara hurrengo Mahai Negoziatzailean. Bilera horretarako nondik norakoak ere jakinaraziko dizkizuegu.

Eusko Jaurlaritza eta Haurreskola Partzuergoaren jarrera aldaketa guztion
mobilizazioei esker gauzatu da. Izugarri eskertzen dizuegu egindako lana,
esfortzua eta laguntza guztia. Aurrera egitera animatzen zaituztegu, beraz
hasitako bidean.
GUZTIOK BATERA LORTUKO DUGU!!!!

2017-12-22 STEILASBERRI 5