Ikastetxe publikoetan Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen (LHIT) kidegoan ordezkapenak egiteko ordezkogaien aparteko zerrendak urriaren 28an ireki dira. Horrela, 2019-20 ikasturterako EAEko LHITko 28 espezialitateen zerrendak zabaldu dira.

Horietan, ebazpenak ondorengo baldintzak eskatzen ditu onartuta izateko:

  • Espezialitateari dagokion titulazioa.
  • Espezialitateari dagokion Hizkuntza Eskakizuna.
  • Master edo diploma pedagogikoa.

28 espezialitate horietatik, 18tan apuntatzeko gradua/lizentziatura/diplomatura izatea ezinbestekoa da, gainontzeko 10etan goi mailako teknikari titulazioa dutenek ere izena eman ahal izango dute.

STEILASek ondorengoa eskatu eta salatzen du:

  •  28 zerrendei tratu bera ematea.
  •  18 espezialitate hauetako goi mailako teknikariak LHITko zerrendetan sartu ahal izatea.
  •  18 espezialitate hauetako goi mailako teknikariak irakasle bezala aritzeko LHITko master/diploma egin ahal izatea.

Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen kidegoan, espezialitate guztietan, eskubide eta baldintza berdinak izatea eta diskriminaziorik ez egotea da STEILASek behin eta berriro aldarrikatzen duguna eta Hezkuntza Sailari eskatzen dioguna.