Lehenik eta behin eskerrik asko “Hezkidetzatik Pedagogia Feministaruntz” jardunaldietan erakutsitako interesagatik. Gasteizen Koronabirusa dela medio bizi dugun egoera ikusita, jardunaldiak Donostiara ekartzea erabaki dugu bertan behera utzi behar ez izateko.

Honenbestez, Magisteritza eskola zenaren Areto Nagusian izango dira, egun Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea ( Oñati Plaza, 3).

Barkamena eskatu nahi dizuegu azken uneko aldaketa honek sortu ditzakeen eragozpenengatik

Aretoa handiagoa denez, ez dugu aforo arazorik izango beraz han elkar ikustea espero dugu!

Besarkada feministak,

STEILASeko Idazkaritza Feminista