STEILAS sindikatutik honako lau puntuen inguruan Hezkuntza Sailari berehala erabakiak har ditzala eskatzen diogu, langileen lan baldintzak eta ikasleen eskubideak bermatzeko ezinbestekoak baitira:

Ordezkapenak: Egoera honetan, bereziki, haur eta gazte guztien hezkuntza eskubidea bermatzeko ezinbestekoa da ordezkapen guztiak betetzea.

Negoziazio Kolektiboa: Langileon lan baldintzak negoziatzeko esparruak berehala berreskuratzea.

EPE: 2020/2021 ikasturtera atzeratzea. Ez dago beste aukerarik hautagai guztien aukera berdintasuna eta osasuna bermatzeko.

Hekuntza eskubidea bermatzen ari ez zaien ikasleak: Hezkuntza Sailak, Udalekin, ikastetxeekin eta beharrezkoa den erakundeekin elkarlanean, gure ikasle guztien aukera berdinatsuna bermatzeko berehalako neurriak hartzea.

Sektore guztietan (Haurreskolak, Heziketa Berezia eta Irakasleak) proposamen eta galdera zehatz gehiago helarazi dizkiogu Hezkuntza Sailari. Horiek ere aste honetan zehar argitaratuko ditugu. Bitartean hezkuntza sistema osatzen dugun langile guztien alde eta ikasle guztien aukera berdinatsuna bermatzeko lanean jarraituko dugu.