STEILASeko Idazkaritza feministatik “Emakume Idazkaritzatik Idazkaritza Feministara” izenburupean argitaratu berri dugun monografikoa aurkeztu nahi dizugu. Bertan, STEILASek azken urteetan landu duen pedagogia feministaren hastapenen nondik-norakoak azaltzen ditugu.

Horretaz gain, adituak diren pertsonen artikuluen bitartez hezkuntzan landu beharreko gai desberdinak aipatzen ditugu.

Bukatzeko, gaur egun Euskal Herriko eskola publikoetan hezkidetza lantzeko aurrera eraman diren zenbait ekintzaren testigantzak plazaratu ditugu, egindako lana eskertu eta duten balioa aitortuz, ikastetxe bakoitzean egindako ekintza bakoitzak gizartea eraldatzen lagunduko duten ustea baitugu, gizarte feministago bat lortu arte.

Espero dugu zure gustukoa izatea eta irakurtzen gozatzea.

GORA BORROKA FEMINISTA!

IDAZKARITZA  FEMINISTA