STEILASek IRAKASKUNTZAKO LANGILE BATEN HERIOTZA IN ITINERE SALATZEN DU
Oñati parean GI-2630 errepidean lanera bidean zen langile bat zendu da gaur auto istripu baten ondorioz. STEILASek haren etxeko, lankide eta ikasleei babes eta elkartasun osoa adierazi nahi die.
Irakaskuntzako langileek egunero mugikortasunak eraginda pairatzen duten arriskua eta horrek suposatzen duen prekarietatea salatu nahi dugu. Istripu hau in itinere gertatu da. Hezkuntzan ematen den mugikortasuna sakonki aztertu behar dugu desplazamenduak gutxitzeko.
Lankideek egingo duten elkarretaratzeak STEILASen babes eta elkartasun osoa du, baita euskal gehiengo sindikalak istripuaren harira asteartean, hilak 29, konzentrazioa egitea adostu dugu, 12etan Gipuzkoako Hezkuntza Delegaritzan (Andia Kalea 13, Donostia).