Gaur ELA, STEILAS, ESK sindikatuak eta ATPTN (Nafarroako behin behineko langile publikoen asanblada) manifestatu gara momentu erabakior batean gaudelako behin behineko langileekiko. Iceta legea eta Aurrekontu Orokorren Legea negoziatzen ari dira Madrilen eta bi testuek berebiziko garrantzia dute interinoengan eragin zuzena dutelako.

Hemendik alderdi politiko eta instituzioak interpelatu nahi ditugu, helburu hauekin:

1º) Zerbitzu publikoak defenda ditzaten eta joera pribatizatzaile honen aurka ager daitezen. Zerbitzu publikoak ukiezinak dira!

2º) Madrilek inposatzen dizkigun erreposizio tasak onar ez ditzaten.

3º) Ez ditzaten Administrazioko behin behineko langileen kaleratzeak onartu. Milaka langile (zehazki Nafarroako administrazioko %53) behin behinekoak dira eta gaur egun Icetaren Errege Dekretuak jasotzen duenarekin, milaka langile hauek kalera joan daitezke. Lege propio bat behar dugu, orain arte zerbitzu publikoak mantentzen dituzten langileen lanpostuak bermatuko dituena.

Aipatutako bi legeak, Icetarena eta Aurrekontuena, baldintzatu nahi ditugu. Horretarako elkartu gara gaur. Azaroaren 4an ere arratsaldeko 4tan elkartuko gara Iruñeko Udaletxe parean. Eta mobilizazioekin jarraituko dugu alderdi politikoak interpelatzeko.

Kaleratzerik ez Administrazioan!