Lan poltsak: araudi berria
Martxoko azken eguneko Gobernu Kontseiluan irakasle arloko ordezkapenetarako lan poltsak kudeatzeko araudi berria onartu zen. Badirudi, hortaz, laster egingo dela, azkenik, zerrenda berriak osatzeko deialdia, iazko hutsa eta gero.
Sindikatuokin negoziatu da araudia, baina azpimarratu behar dugu ez dela gurea izan atzerapenaren errua. Aitzitik, Errektoretza bera izan da iaz berak abiatu zuen prozesua luzatzen ibili dena. Aurten ere presaka ibili gara azkenean akordiora heltzeko. Are gehiago, azken asteotako prozesuan, araudia behingoz atera eta deialdia egin ahal izatea izan da gure lehentasunetako bat. Hartara, gure ustez aurrerapausuak eman badira ere lan poltsen antolamenduan, hainbat ataletan egin nahi genituen aldaketak ezin izan ditugu, oraingo honetan behintzat, gauzatu.
Leave A Comment