Hezkuntza Sailak hurrengo lan enplegu publikoko eskaintzari begira beheko taulan jasota datozen zifrak aurkeztu dizkigu. Argi dugu atera duten lanpostu kopurua ez dela nahikoa, batez ere lehiaketa bidezko modalitatean. Edonola, jakinarazten dugu zifra hauek behin behinekoak direla, eta txikiak badira ere, aldaketak egon daitezkeela. STEILASen, lehiaketa modalitatean lanpostu kopurua handitzearen alde borrokan jarraituko dugu. Egutegiaren aurreikuspenak izan bezain pronto zabalduko ditugu. Era berean, prozesuen xehetasunak ditugunean batzar informatibo irekiak antolatuko ditugu beti bezala.

Irakasleen funtzio publikorako 3 sarbide mota planteatzen dira: Lehiaketa (merituak), oposizio-lehiaketa arau berriekin, eta oposizio-lehiaketa arrunta. Beheko taulan ikus ditzakezu sarbide bakoitzaren zehaztapenak: