Sindikatuok salatu nahi dugu erakundeek ez dutela pausurik eman sektore publikoko lan baldintzak eta zerbitzua hobetzeko, eta alderdiak interpelatzen dituzte bide horretan pausoak eman ditzaten.

Sindikatu deitzaileok grebaren prestaketarekin jarraitzen dugu. Hori dela eta, datorren asteazkenean, otsailaren 28an, greba erregistratuko dugu Eusko Jaurlaritzako Bilboko Lan Delegaritzan, eta segidan elkarretaratzea egingo dugu 11:00etan. Egun eta ordu berean, elkarretaratzeak ere egingo ditugu Gasteizen Santiagoko Ospitalean eta Donostiako Foru Aldundiko Jauregiaren aurrean.

Horrez gain, martxoaren 5ean elkarretaratzeak egingo ditugu lan zentro publikoetan. Horrela, langilek grebarekin bat egiteaz gain, beraien erakundeei eskatuko diegu zerbitzu publikoen eta horiek ahalbideratzen dituzten langileen alde egin dezaten. Zehazki, honako eskaerekin:

  • Estatutik datozen mugak ez onartzea, Madrilen inposiziorik eta betorik gabe.
  • %10eko soldata igoera, eta aurreko zorra berreskuratzeko konpromisoa.
  • Pribatizazioari atea itxi eta publifikazio planak adostea.
  • Enplegu publikoa sortzea eta kontsolidatzea, behin-behinekotasuna %8tik behera kokatuz.
  • Lan kargak arintzea, plantillen osasuna bermatuz.
  • Politika feministak, berdintasun plan erreal eta eraginkorrak adostea.
  • Administrazioak eta langileak euskaldundu.
  • Jardunaldiaren murrizketa, 32 orduko lan astearen norabidean ipintzea.