Hezkuntza hobetzeko Ituna indarrean izan zen urteetan ,hots, 2007-
2011, interinoei udako hilabeteak kobratzeko aukera ematen zitzaien.
Baina Gobernuak ez zuen hitzartutakoa bete, eta lanean aritu zirenei ez
zitzaien udako hilabeterik ordaindu. Gorako helegitea aurkeztu zuten
STEILASeko 25 kidek, eta Nafarroako Gobernuak 49E/2014 Agindu Foralaren
bere hasierako jarrera berretsi zuen, eta ez zuen onartu euren eskaera.
Epaitegira jo genuen, eta orain lehenengo epaiak ematen ari dira: 7
aldeko epai apirilaren 14an, eta beste 9 aldeko epai apirilaren 15ean. Horren
ondorioz, epaitegira jo duten interino hauei udako hilabeteetako soldatak
jasotzeko eskubidea aitortzen zaie.
Ez dago epai hauen aurkako helegiterik jartzerik, beraz,
Administrazioak bete behar du.
Apirilaren 23an beste 9 epaiketa izan ziren, eta epaiak gure aldekoak izatea
espero dugu.
Garbi gelditu da Ituna loteslea zela, Nafarroako Aldizkarian argitaratu zen,
nahiz eta bertan agertzen diren neurriak bestelako araudietan jasota ez izan.
Gauzak honela, Itunak zioenari eutsi behar zaio, eta 2010-2011 urtean
bost hilabete baino luzeagoko kontratua izan zuten interino guztiei
udako hilabeteak ere ordaindu behar dizkie Nafarroako Gobernuak,
baldin eta euren kontratua ekainaren 30ean indarrean bazegoen. Orain
ere egiten ahal da eskaera!
STEILASek erabat gaitzesten du Nafarroako Gobernuak darabilen hezkuntza
politika; halaber, lan baldintzen gaineko negoziaziori uko egin izana. Horren
ondorioz, epaitegietara jo behar izan dugu behin eta berriro.
Espero dezagun gobernu berriak ituna negoziatzearen beharra aitortzea, eta
horretarako aurreko ituna abiapuntu egokia izan daitekeela uste dugu.
Maiatzak 28