2016ko Azaroak 4ko Mahai Negoziatzaileko lehen bilera.

Aurreko ostiralean, Partzuergoak bilerara deitu gintuen, baremazio deialdia eta araudia aztertzeko eta aurtengo mahai negoziatzaileko gaiak zehazteko.

Baremazio deialdia, hemendik aurrera azaroan egingo dela adostu zen, bi urterik behin lekualdatze lehiaketa egiteko asmoa dagoelako eta prozesu honekin lotura zuzena baitu (zein LEP artekoen lanpostua eskaintzen den zehazteko, hain zuzen ere).

Data esanguratsu batzuk:

  • Deialdiaren argitarapena: Azaroaren 13an

  • Eskaerak aurkezteko epea: Azaroaren 28tik Abenduaren 13a arte (biak barne)

  • Barematuko den epea: 2015eko azaroaren 15etik 2016ko azaroaren 13a arte (biak barne)

Baremazio deialdi honetatik aurrera DERRIGORREZKO eskakizun berri bat bete behar dugu langile guztiok: Sexu-delitugileen Erregistro Zentralaren datuak kontsultatzeko Enpresari baimena emango dion eskaera eranskinaren bitartez edo ziurtagiria bidez. Horregatik Enpresak datu hauek kontsultatzeko baimena izateko II. eranskina gehitu du. Beraz, Enpresari baimena eman ezean edo zihurtagiria aurkeztu ezean, ordezkoa ez da erabilgarri egongo Haurreskolak Partzuergoko zerrendetan Enpresari baimena eman arte edo zihurtagiria aurkeztu arte.

Zerrendaren irekiera berriro ere eskatu dugu eta Enpresaren ezezkoa errepikatu da. Halere, atea zabalik utzi du datorren ikasturteari begira.

Sindikatu guztiok 0-3ra bideratutako formakuntza homologatua puntuatzeko eskaera luzatu dugu. Berriro ere, Enpresaren ezezko borobila jaso dugu, batez ere, arazo informatikoak aitzakiatzat jarrriz.

Enpresaren asmoa ordezkoen araudian zehaztuta ez dagoen prozedura bat baremazioaren bitartez txertatzea eta arautzea zen; amatasun, aitatasun eta zaintzen egoeretan daudenak Enpresak puntuatu ahal izateko lan bizitza aurkeztu behar izana nahi zuen. Sindikatu guztiok ahobatez aurre egin diogu Enpresaren proposamenari, puntu hau negoziazio mahaian aztertzekoa baita. Kostata, Enpresak atzera bota zuen bere proposamena. Steilas sindikatuak pozez hartu du sindikatuen jarrera bateratua hemendik aurrera Enpresari aurre egiterakoan espero dugu gehiagotan gauzatzea batasun sindikala.

Mahai negoziatzaileko egutegi eta gaiak:

Gai asko mahai gainean jarri genituen (ordezkoen araudia negoziatu, jubilazioak zuzendaritza batzordeari jakinarazi eta prposamenak landu, Europar sententziarekiko kalteordainak, kudeaketa pertsonaleko barne promozioa, lan hitzarmen berria negoziatu, baimenen, lizentzien eta ezsedentzien interpretazioak mahai parekian adostu, haurreskola txikieetan kontratazioak eta egoerak aztertu, abuztuko oporren kobraketa…) empresak gaiak lehentasunaren arabera ordenatu eta sailkatuko zituela adierazi zigun, abenduko bileratan gehiago landuko ditugularik, gaiak banan banan.

2016-11-08-steilasberri-7