Ordezkagunea abian jarri zenetik ordezkapenak betetzeko hainbat arazoren berri eman digute, eta egin dugun inzidentzien erregistroaren zerrenda oso luzea da.

Aipatzekoa da arazo ugari sortu dira zerrendetan lanerako prest bezala dauden hautagai askok lanpostuari uko egiteagatik. Sistema telematikoarekin lanpostuari uko egiteak, ordezkapenak lehenengo egunetik betetzeko ezintasuna dakar, eta ikastetxeko langileen lanaren gainkarga nabarmena.

Honenbestez, ez bazaude lanerako prest, ordezkapenik ez esleitzeko ordezkaguneko gidaren bertsio eguneratua kontsultatzea gomedatzen dizugu, eta 13-15 orrialdeetan adierazten diren argibideak jarrai ditzakezu:

1- Justifikatu gabeko uko egitean jarri beharko zara Ordezkagunean (lasai, ez zaituzte zerrendetatik kaleratuko prozesua eta baldintzak ondo betez gero).

2- Sistemak uko egiteko arrazoia justifikatzeko 10 eguneko epea duzula adieraziko dizu.

3- Dagokion lurraldeko ordezkaritzan lan kontratua, ikasketa matrikula edo dagokion egiaztagiria entregatu mailez edo ordezkaritzara bertaratuta.

Administrazioari ere sortzen diren arazoak lehen bait lehen konpontzea eskatzen diogu, ordezkapen guztiak lehenengo egunetik bete ahal izateko.