STEILAS sindikatuak Eusko Legebitzarrean egindako agerraldiaren azken laburpen bideoa partekatzen dugu gaur zuekin.

➡ Haurreskolak Partzuergoaren kudeaketa: eredu pribatutik gertuago?

➡ Haurreskolak Partzuergoa eredu berri bateruntz: borondate politiko kontua da.

➡ Haurreskolak Partzuergoa mapa eskolarrean txertatu. Zergatik ez?

➡ Zerbitzu publikoaren garrantzia ardatz.

Laburpen-bideoan duzue dena azalduta.

Bideoak osorik ikusi nahi izanez gero, Eusko Legebiltzarreko lotura honetara jo ezazue

https://labur.eus/iLn9M

 

Legebiltzarrean egindako agerraldiaren 2. laburpena

Zer gertatzen da 0-3 zikloan?

➡ 0-3 zikloa: iruzurrerako eta pribatizaziorako atea.

➡ Debagoieneko kasua:

– Haurreskolak Partzuergoak 244 plaza eskaintzen ditu. 97 daude beteta, 147 hutsik.

– Aldi berean, Debagoieneko 0-3 zentro pribatuek zenbat diru publiko jasotzen dute?

– Nork kudeatzen ditu herri batzuetako UDAL HAUR ESKOLAK?

Administrazio publikoa da, diru publikoa da. Haurreskolak Partzuergoa da.

 

 

 

Pasa den otsailaren 5ean STEILAS sindikatuko ordezkariak Eusko Legebiltzarrean 0-
3 zikloaren eta Haurreskolak Partzuergoaren inguruko hausnarketa eta irakurketa
egiteko aukera izan genuen alderdi politiko guztien aurrean.

Berebiziko garrantzia duen agerraldia izan zen. Izan ere, mahai gainean jarri ahal
izan genuen euskal hezkuntza sisteman 0-3 zikloarekin gertatzen ari dena orokorrean
eta horretan Haurreskolak Partzuergoak zein paper jokatzen duen.

Hurrengo egunetan agerraldi horretan landu genituen gaien laburpenak bideo
formatuan partekatuko ditugu zuekin gure eskura ditugun baliabide ezberdinei esker.
Hasteko, agerraldiaren 1. laburpena partekatuko dugu.
Gai hauen inguruko hausnarketak jaso ditugu bertan:

✔ Save the Children erakundearen “Donde todo empieza” txostenaren irakurketa.
✔ Haurreskolak Partzuergoaren doakotasuna.
✔ Haurreskolak Partzuergoko matrikulazio prozesuak.
✔ Haurreskolak Partzuergoko kudeaketa langileen egoera.
✔ Haurreskolak Partzuergoko lan-baldintzak.

Save the Children erakundearen txostena irakurtzea gomendatzen dizuegu,
0-3 zikloaren errealitatearen oso irakurketa argigarria
egiten baitute. Hurrengo egunetan partekatuko ditugu gainontzeko laburpenak.

Legebiltzarrean egindako agerraldiaren 2. laburpena

Zer gertatzen da 0-3 zikloan?

➡ 0-3 zikloa: iruzurrerako eta pribatizaziorako atea.

➡ Debagoieneko kasua:

– Haurreskolak Partzuergoak 244 plaza eskaintzen ditu. 97 daude beteta, 147 hutsik.

– Aldi berean, Debagoieneko 0-3 zentro pribatuek zenbat diru publiko jasotzen dute?

– Nork kudeatzen ditu herri batzuetako UDAL HAUR ESKOLAK?

Administrazio publikoa da, diru publikoa da. Haurreskolak Partzuergoa da.

Gurekin zerbait partekatu nahi izanez gero edo ekarpenik egitea nahiko bazenute,
ohiko bideak erabilita egin dezakezue.

HAURRESKOLAK PARTZUERGOA ETA EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN ALDE
LAN EGITEN JARRAITUKO DUGU!