Euskal Herria konfinamendu egoeran dago eta gobernuek alarma egoera dekretatu dute. Indarrean dauden neurriek, ordea, kapitalismoaren biziraupena dute atzean, bizitzaren sostenigarritasuna bermatzeko beharrezkoak diren eremuak krisira eramanez.

Euskal Herriko eskubide sozialen Kartak egoera honen aurrean LEHENTASUNEZKO ALDARRIKAPEN SOZIALAK mahai gaineratu ditu eta atxikita bidaltzen dizkizuegu.

 

Herriz herri zaintza sareak martxan daude eta ezinbesteko lana egiten ari zarete. Kartaren ekarpena, behar duenak erabili dezan, zaintza sareak antolatzeko IRIZPIDE GIDA ETA BI PROTOKOLO (HAURREN ZAINTZARAKO ETA EROSKETATAN LAGUNTZEKO) SORTZEA eta guztien eskura jartzea izan da.

Sare sozialetan formato ezberdinetan ari gara hedatzen. Hona hemen bideoaren lotura: https://t.co/Y552QwAZFJ?amp=1

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta
Carta de Derechos Sociales de Euskal Herria

kartasoziala@gmail.com
www.eskubidesozialenkarta.com