#
Salbuespen egoera honek zahurgarrienak diren langile interinoei eragin die modu lazgarrian.
Ordezkapenak ez dira bete eta langile asko langabezian gelditu dira.
Ikasturte honi dagozkion salbuespenezko neurriak hartu ditzaten exigitzen diogu Hezkuntza Sailari eta uda kobratzeko 105 egun soilik kontatu ditzala.
#NegoziazioaBerreskuratu
Orain arteko erabakiak bere kasa hartu ditu hezkuntza sailak, adostu baino jakinarazi egin dizkigu. Gurekin erabakiko duela dio publikoki, baina prentsaren bidez jakin izan dugu besteak beste EPE atzeratuko dela.
Ziurgabetasun egoera honetan inoiz baino garrantzitsuagoa da hezkuntza komunitatearen iritzia entzutea erabakiak hartu ahal izateko.
#DatorrenIkasturterakoBaliabideGehiago
Ikasleen hezkuntza eskubidea eta langileen lan baldintzak bermatze aldera:
Bikoizketak egin ahal izateko ikastetxeak eskatzen dituen langileak.
HIPI kopurua handitzea.
Pedagogia Terapeutikoko langile kopurua handitzea.
ALE kopurua handitzea.
Aniztasun funtzionala duten ikasleentzat baliabide nahikoa bideratzea
Haurreskolak Partzuergoan behar adina hezitzailez hornitzea eta zerbitzuaren doakotasuna
#EPEatzeratu
Oposaketak ezingo dira aurten egin, ez baitira segurtasun neurriak betetzen, guk behin eta berriro eskatu diogu Hezkuntza Sailari datorren urtearen ikasturte amaierara atzeratu ditzan, erdialdera atzeratzeak irakasleon ikasturtea baldintzatuko luke eta. Onartezina da Eukal Herria izatea Erkidego bakarra ezjakintasunean mantentzen dena EPE datarekiko, langileak ez dute tratu hau merezi.
#IkasleGuztiakAintzatHartu
Hezkuntza publikoak, besteak beste ikasle guztien aukera berdintasuna bermatzea du helburu baita jatorrizko desberdintasunak konpentsatzea ere. Baina, konfinamendu egoera honetan kontrakoa gertatzen da, existitzen den arrakala areagotu egiten da. Zer egiten du administrazioak hori konpontzeko? Ze baliabide jarri dira hezkuntza premia bereziko ikasleentzat? edo baliabide teknologikoak zein fisikoak ez dituztenentzat? Arrakala gainditzeko ikasle guztiei eman behar zaie arreta.
Deja tu comentario