EHUko lan istripua: Zigortuak liburutegiko istripuan zerikusia izan zuten Gaimaz eta Lan-Ondo enpresak

Unibertsitateak ezin du saihestu istripua EHUko instalazioetan gertatu zelaren erantzukizuna
Lan Ikuskaritzaren txostenak oso argi utzi du:
 Kontraturik gabe lan egiten ari zen hildako langilea.
 Lan-Ondo Multiservicios S.L. enpresarentzat lan egiten zuen, eta enpresa horrek ez zuen langilearen izena eman Gizarte Segurantzan.
Txostenak eskatzen dituen zigorrak (Lan Agintariak berretsi behar du), urratze-aktak oso argi
jaso dituen zertzelada larrigarri hauteman zituelako:
Zigor oso larriak:
 Egiten ari zen jardueraren berezko arriskua, eta arriskuaren iraunkortasuna.
 Prebentzio-neurrien eza edota akastun neurriak ezarri zirelako ondoriorik larriena
eraginez (babesik gabeko goi batetik erorikoa).
Zigor larria:
 Eta Gizarte Segurantzari dagokion arau-hauste larria.
Kasu hauetan legearen gogortasun eta irmotasun osoz jokatu behar dela exijitu du beti STEEEILASek.
Hala ere, istripu horretan sorburu dituen beste ardura batzuk badaude EHUk bere gain hartu behar dituenak. Heriotza-istripua EHUko areto batean gertatu zela azpimarratu nahi dugu. EHUk ezin ditu saihestu hortik ondorioztatzen diren ardurak. Zentzu horretan, azpikontratazio katea moztea ezinbestekoa da. Azpi-kontratazio kate-begietan jaistearekin batera ziurtasuna ere jaisten da, tamalez ikusi dugun mailaraino. Langileen bizitza arriskuan jartzen duen azpi-kontratazio jokaera hori etxe honetan gerta ez zedin eta berriro gerta ez dadin baliabide guztiak jarri behar zituen eta jarri beharko ditu EHUk.
Unibertsitate honetan egiten diren lanetan parte hartzen duten zerbitzuen arteko koordinazioa eta komunikazioa hobetzea eta barne-prozedurak eguneratzea beharrezko eta lehentasunezko eginkizunak dira.
Lan-erreformak lan istripuen gorakada bat eragiten ari da; eta gertaera lazgarri hauek desagerrarazteko enpresa pribatuek zein herri-administrazioek neurri guzti guztiak hartu behar dituzte. EHUk arlo horretan ere bilatu behar du bikaintasuna

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude