20180305 Prentsa Oharra M14-15 aurrean[pdf]

EAEko Hezkuntza Publikorako greba deialdia:

STEILASek ez du hezkuntza sailaren ultimatuma onartuko

Administrazioak, LABen onespenarekin, amaitutzat eman nahi du Haurreskolak Partzuergoa, Hezkuntza Berezia eta sukalde eta garbiketa zerbitzuko negoziazioa. Izan ere, LABek, aldebakarrez eta arduragabekeriaz, batasun sindikala apurtu eta EAJren gobernuari askatasun osoa ematea erabaki du sektore guztietako aldarrikapen adostuak aintzat hartu gabe.

STEILASek ez du Eusko Jaurlaritzaren ultimatuma onartuko. Mahai gainean jarri ditugu Hezkuntza Sailaren eta Haurreskolak Partzuegoaren eskaintza, zeinara LAB makurtu den, erabat hobetzen duten proposamenak.

Hezkuntza Bereziko kolektiboan gobernuaren eskaintza gure aldarrikapenetik hurbil dagoen arren, Haurreskolak Partzuergoan, ez da egon, mobilizazioen aurreko proposamenekin alderatuta, inolako funtsezko aldaketarik. LAB sinatzeko prest dagoen akordioa 0-3 etaparen pribatizazioan beste urrats bat ematea da, ehundaka lan postuen galera dakarrena. Akordioak, bereziki femenizaturik dagoen esparruan, ez ditu lan baldintzak hobetzen; prekarietatea kudeatzea besterik ez dakar, eta ez du 0-3 etaparako kalitatezko zerbitzu publikoa bermatzen.

Horrexegatik, STEILASek berresten du martxoaren 14 eta 15erako unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan eta Haurreskolak Partzuergoan deitutako greba deialdia.