Haurreskolak Partzuergoko STEILASBERRI 12: Lekualdatze lehiaketa 2018

LEKU ALDATZE LEHIAKETA 2018

Gaur 2018ko Maiatzak 4ean publikatuko da Leku Aldatze Lehiaketako deialdia.

Aldez aurretik jakin STEILASek beti defendatu duela LALn plaza guztiak eskaini behar direla; bai plaza hutsak, bai LEP-arteko plaza guztiak eta horrela adierazi genuen azkenengo Mahai Negoziatzailean. Honez gain 2016an izandako LALren ondorioz LEP-arteko kontratuen iraungitzearen kontra agertu zen STEILAS, eta judizializatu genituen apurketa guztiak, irabazten ari gara.

Leku Aldatze Lehiaketan langile finkoek lantokiz aldatzeko duten aukera bakarra da, baina enpresak, hau gauzatzeko gero eta aukera gutxiago ematen du, nahiz eta hurrengo taulan, argi geratzen den moduan lantokiz aldatzeko aukera ugari izan :

LAL

LAL 2016an eskaini ziren plazak

LAL 2018an ESKAINTZEN diren plazak

2018an ESKAINI GABE geratzen diren plaza hutsak eta Lep artekoak

Araba

38

12

78

Bizkaia

105

83

152

Gipuzkoa

50

17

96

Honen aurrean zer? Enpresak zein IRIZPIDE erabiltzen du plaza batzuk eskaintzeko eta beste batzuk ez? Hona hemen egindako aukera erabat arbitrarioa dela frogatzen dituen adibide ugari:

Irizpide desberdinak:

1. Ez dira plaza huts guztiak eskaintzen: Donostia Antiguo Landetxe, Donostia Zuloaga, Gasteiz El Pilar, Gasteiz Lakuabizkarra, Basauri Etxeko Kuttuna, Santurtzi Emilia Zuza, Urduña, Zamudio… (plaza huts asko bete barik geratzen dira).

2. Borondatezko Eszedentzia dauden hezitzaile finko batzuen plazak eskaintzen dira, eta beste batzuenak ez.

3. LEP artekoen plazak eskaintzen dira, nahiz eta haurreskola horretan plaza hutsak egon, eta beste haurreskola batzuetan aldiz kontrakoa, plaza hutsak eskaintzen dira nahiz eta LEP arteko plazak egon.

4. LEP artekoz osaturiko haurreskola batzuetan ez dira plazak eskaintzen eta beste haurreskola batzuetan ordea, lanpostu erdiak eskaintzen dira.

5. Gipuzkoan 41 LEP-arteko daude guztira, hauetatik 5 LEP-arteko plaza eskaintzen dira hamazazpi lan eskaintzen artean.

Nola azaldu diezaiekegu langileei LAL honek berdintasun irizpideak mantentzen dituela langile guztien aurrean? Nola da posible egoera berdinen aurrean enpresak erabat kontraesanez beteriko erabakiak hartzea?

Lanpostu estrukturalak mantentzeko konpromesua badago, hau da, 1136 lanpostu, (FINKOAK+LEP-artekoak+plaza hutsak) Zergaitik ez dira plaza guztiak eskaintzen?

STEILASentzat LAL deialdi honek ez ditu Langile Finkoen beharrak asetzen, eta LALn lanpostu guztiak eskaintzeko apustua egiten dugu. Langile guztientzat berdinak diren IRIZPIDEAK ezartzea gehienbat, inongo desberdintasunik egin gabe langile hezitzaileen artean.

Hurrengo linkean publikatu berri duten LAL deialdia ikus dezakezue.

http://www.haurreskolak.eus/adj_noticias/425.pdf

Euskal Herrian, 2018ko maiatzak 4an.

2018-05-04 STEILASBERRI 12

2018-07-03T01:48:10+00:002018 maiatza 4 |Albisteak, Steilasberri EAE|

Utzi iruzkizun bat