Maiatzaren 3ko prentsaurrea.

“Murrizketen leheneratzearen aldeko eguna” ?????

Ikastetxeetan maiatzaren 5eko manifarako lanean hasi dira! Sortu pankarta eta material koloretsu propioak! Babes dezagun eskola publikoa!

Hezkuntzako intersindikaleko kideok -bederatzi sindikatuz osatua- egiten ari garen mobilizazio dinamiken berri eman nahi dizuegu, hezkuntzan izan diren murrizketak bertan behera utzi eta kalitatezko heziketa bermatuko duen ituna lortzeko bidean.

Animo eta segi aurrera tinko. Denon artean lortuko dugu amesten dugun hezkuntza sistema bideratuko duen kalitatezko eredua indartzea eta hobetzea.

Jada 60tik gora zarete dinamika honi atxikimendua eman diezuen ikastetxeetako klaustroak!

Maiatzak 5, Eskola Publikoaren aldeko manifestazioa

Ikastetxeetako mobilizazioen argazkiak!

Mila esker guztioi! ¡Bildu indarrak eta lortuko dugu!

Nafarroako Irakaskuntza Publikoaren egungo egoera (bideoa)

Informazio eskuorria

Klaustroen babesa

Dakizuenez, Hezkuntzako bederatzi sindikatuok batera ari gara aurrera eramaten ekintzak elkarlanean. Elkarlan honen helburua da Gobernua behartzea murrizketak kentzeko eta Hezkuntza Ituna negoziatzeko legealdia bukatu baino lehen eta aurrekontu partiden konpromisoarekin. Hala adostu baitzuten Gobernuari sostengua eman dioten alderdiek akordio programatikoan. Lehenik eta behin, baina ez soilik, erantsitako dokumentuetan aurkezten ditugun lau puntuak lortzea da eta datorren astean ikastetxeetara eramango ditugu: Bigarren Hezkuntzako irakas-orduak eta Lehen Hezkuntzako irakaskuntza zuzeneko orduak jaitsi, ratioak txikiagotu, ordezkapenak lehen egunetik egin, eta gobernuan dagoena dagoela, Eskola Publikoa finantzatzeko bete beharreko lege bat egin.

Orain arteko ekintzen laburpena.

Mobilizazioak negoziazioen hausturaren egun berean hasi ziren (11 hilabeteko ustezko negoziazioa egin ondoren), otsailaren 16an prentsaurrekoa eginda eta ikastetxeei informazioa bidalita. Horretaz gain, otsailaren 23an, martxoaren 2an eta 28an eta apirilaren 18an elkarretaratzeak egin ditugu.

Alderdi politiko guztietako ordezkariekin hitzorduak ditugu, bukatzeko ostiralean egindako eskaera guztiak erregistroan sartuko ditugu eta prentsaurrekoa emango dugu.

Gurasoen elkarte federazioekin eta zuzendari elkarteekin bildu ondoren, ikastetxeetara joango gara materiala banatzera eta asanbladak egitera. Posible denean, bi sindikatu ezberdineko ordezkariak agertuko gara asanbladetan.

Ikastetxeetan 50 asanbladatik gora egin ditugu eta jarraitzen dugu.

Bidezkoa denarengatik mugitzeko ordua da. Martxoaren 16an eta 23an, ostiraletan, eskatzen dizuegu ikastetxeetan jolasaldi garaian kontzentrazioak egitea eta ondoren argazkiak bidaltzea, zuen ikastetxearen izena adierazita. Era berean, klaustroa mobilizazioetara batzeko orria ere atxikitzen dizuegu. Erregistrotik Maria Solana andreari instantzia bat sartzeko eskatzen dizuegu eta ondoren guri kopia bat helbidera honetara igortzea: intersindicalpublicanavarra@gmail.com

Honekin batera, ordezkapenei buruzko formulario bat ere pasatu dizuegu