51/2018 Foru Araudiaren ondorioz, irekiak zeuden zerrenda guztiak itxi dituzte. 

__________________________________________________________________________

Berariazko kontratazio zerrendak. Urtarriletik martxora bitarte izena eman zutenen behin-betiko zerrendak argitaratu dira.

Berariazko kontratazio zerrendetan urtarriletik martxora bitarte izena eman zutenen behin-betiko zerrendak argitaratu dira.

Sartzen direnak eta kanpo geldituak.

Web fitxa info +

Orri honetan izanen dituzue momentu honetan irekita dauden zerrendak.

Espezialitate bakoitzerako behar diren titulazioak

Zerrenden irekieraren web fitxa

Ohar garrantzitsua: Zerrenda hauetan sartzeko ohiko prozedura, bertan izena ematea eta baremazio erresoluzioa publikatu arte itxarotea da (urriaren 1a eta martxoaren 31 bitarte aurkeztuak apirilean ebazten dira eta apirilaren 1a eta irailaren 30a bitartekoak urrian) , momentu horretan inkorporatuko zinatekete zerrenda orokorrera legalki, eta orduan soilik barematuko zaizue karrerako espedienteko notaren arabera.

Zer gertatzen da Hezkuntza Departamentuak zerrenda batzuetan lehenago beharra badu eta inor ez badute?
Zerrenda irekiera honetan apuntatu zaretenok, apuntatze hurrenkeraren arabera deituko  zaituztela. Orduan, normalki zerrenda hauetan apuntatu eta efektibo izateko itxaron beharra badago ere,  eszepzio momentuetan, telefonoz dei dezakete. Orduan, posible da apuntatzen zareten heinean deitzea zerrenda batzuetatik.

Euskara titulazioari buruzko oharra: EAEko unibertsitateetan ikasketak euskaraz egiteagatik karrera bukaeran ematen den Euskara C1 ziurtagiria ere aurkez daiteke Nafarroako zerrendetan izen-emateko, EGA edo Hizkuntza eskola tituluaren baliokide da, eta euskarazko zerrendetan klaseak emateko baimentzen du.

Oharra: Hurrengo urteetan Nafarroan Hezkuntza publikoan lan egiteko asmoa baduzu, Gobernuarekin tramiteetarako (esleipen telematikoetan parte hartu, kontratuak sinatu, etabar.) PIN zenbaki bat beharko duzu.

Honetarako, Nafarroan kotizatzen duzun pertsona bazara, hemen klik eginez etxetik eska dezakezu, eta egun batzuen buruan jasoko duzu.

EAEtik edota beste administrazio batetik bazatoz, aldiz, bi aukera dituzu:  Nafarroako Ogasunera joan, presentzialki eskaera hori egitera (era berezian tramiteotarako PIN zenbaki hori tramitatuko baitizute) edo etxetik eskatzeko era ere baduzu; hacienda.tributaria.navarra@navarra.es helbidera NANa eskaneatuta igorri behar da eta idatziz eskatu “Nafar Ogasuneko datu basean altan eman eta erabiltzaile/pasahitza (PINa) etxera bidaltzea eskatzen dut” idatziz eta zure datuak igorriz.

Txapela buruan, Nafarroako interinoen eskuliburua