Hezkuntzako kontseilari María Solana hilabete gutxian igaro da zerrenda integratuez hitz egitetik ezpezialitate eta hizkuntzen araberako lehentasunezko zerrenda desintegratuez mintzatzera. Bi gezur ditu oinarri aldaketa honek. Lehena da kontratazioaren aurreko araudiari buruzko epai judizialak (55/2016 Foru Aginduak) behartzen duela lehentasunezko zerrendak ezartzera. Gezurra da hori, aukeratu baitzitekeen oposizioarekin lotu gabeko kontratazio sistema bat, STEILASek proposatzen duen bezala. Aipatu sistema legezkoa da erabat, eta indarrean egon zen Nafarroan 2007 arte.

Bestalde, Nafarroako Parlamentuan onetsitako Irakaskuntzako funtzio publikorako sarbidea arautzen duen legeak oposizioan erabili beharreko hizkuntzak arautzen ditu, baina ez du xedatzen kontratazio zerrenden antolaketa espezialitate eta hizkuntzen araberako zerrendak izan behar dutenik. Hezkuntza Departamentuak aukera izan du ezabatzeko UPNk zerrenda integratuaren bidez ezarritako espezialitate eta hizkuntzen araberako apartheid sistema, eta ez du egin.

Emaitza dugu Nafarroan inoiz izan den araudi okerrena. Hona hemen, erkatzeko, Departamentuaren proposamena eta STEILASek mahai sektorialera igorritakoa:

Departamentuaren proposamena

STEILASen proposamena

Frankenstein sistema: lehentasunezko zerrenda, orokorra, berariazkoa eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuarena espezialitate eta hizkuntza bakoitzerako.

Oposizioak eta kontratazio zerrenda bereiztea. Salbuetsita oposizioa gainditzeagatik baremoan gehitzen diren bi puntuak.

Lehentasunezko zerrendak fosilak dira eta ez dira aldatzen beste oposizio bat egin arte.

Gaurkotzea: urtero birbarematzen da kontratazio zerrenda. Izangai bakoitzak gehitutako merezimenduak eta esperientzia eransten dira.

Prekarietatea: lan aukerak erabat lotuak gertatzen dira buruz jakin beharreko azterketarekin.

Babesa: izangaien esperientzia guztia aintzat hartzen da. Pertsona zaurgarrienak (adinagatik, eritasunagatik, lana eta familia bateratzeagatik, etab.) gehiago babesten dira.

Apartheida: izangaiak espezialitatearen eta hizkuntzaren araberako zerrenda hertsietan preso daude.

Integrazioa: zerrenda bakarra dago. Izangai bakoitzak bere espezialitate eta profil guztiekin egin dezake lan (hizkuntzakoak eta bestelakoak).

Edozein arrazoi dela medio Nafarroa Garaitik kanpo lan esperientzia duen edonor baztertzen du, puntu gutxiago emanez.

Berdintasuna bermatzen du: eskuratutako esperientzia berdin balioesten da.

Zerrenda itxiak, nahiera irekitzen direnak.

Zerrenda irekia, izangaiek izena emateko ikasketak bukatutakoan.

Prentsa_oharra_zerrenden_kudeaketa_araudi_berriaren_aurrean._STEILAS._Nota_de_prensa_ante_la_nueva_normativa_de_gestión_de_listas