ETAren behin-betiko eta erabateko armaga- betzearen ondoren preso dauden pertsonen arazoa konpontzea bizikidetza demokratikoa eta adiskidetzea sustatzeko beharrezko ekarpena litzatekela uste du STEILASek.
Izan ere, gaitz larriak pairatzen dituzten presoen arazoa dela eta, lehen ere egindako eskaerari berretsi egiten diogu: ”Sindikatuok agintariei estatuan indarrean dagoen legedia eta nazio- arteko irizpide zorrotzenak aintzat har ditzaten eskatzen diegu, gaitz larriak edota sendaezinak pairatzen dituzten presoak hirugarren graduan sailkatzeko edo espetxetik ateratzeko, duintasun pertsonal eta gizatasun arrazoiak direla eta”.
Espainia eta Frantziako gobernuei preso guztiak EAE(Euskal Autonomia Erkidegoa) eta Nafarro- ako espetxeetara ekar ditzaten exijitzen diegu, espetxe zigorra presoaren sorlekutik urruti ez betetzeko eta senideekiko lotura errazteko.
Preso bakoitzaren baldintza eta egoera zehatzak benetan aztertuz, lehen gradutik bigarren gradurako bilakaera exijitzen dugu, espetxe legediak zehazten duen moduan.
STEILASek “Orain presoak” giza ekimenak larunbatean, urtarrilak 12, Baionan eta Bilbon antolatutako manifestazioetan parte hartzera deitzen du.
Leave A Comment