Gizarte ekimeneko ikastetxeetatako sindikatuetako ordezkariok grebaren erregistroa egin dugu Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan. Abenduaren 19an izandako azken mahaian Gizarte Ekimeneko patronalek akordioetara iristeko erakutsitako borondate faltaren aurrean, mobilizazio eta greba dinamika gogortu beste biderik ez dietela utzi salatu dute.
Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako patronalei eskatzen diogu beren gain har dezatela langileen baldintzekiko duten ardura zuzena, eduki esanguratsurik gabeko proposamenak egiteari utzi eta langileen aldarrikapenei erantzungo dioten bideak lantzen zentratzeko. Aldi berean, Eusko Jaurlaritzari ere dagokion ardura bere gain hartu eta gatazka honetan jokatu beharreko papera joka dezala eskatzen dio.
Leave A Comment