Eskola ugaritatik jaso dugun informazioaren arabera, giza baliabideen murrizketa aurreikusten da berariazko hezkuntza-laguntza premia berezietan. EAJk kolokan ipini ditu orain arte ikasle batzuek jasotzen duten PT irakasleen laguntza, nahiz eta beharra izaten jarraitu, espresuki tutorearen esku geratuko baita neurri indargarrien aplikazioa zailtasunak dituzten ikasleentzat.

Hainbat zuzendaritza talderi ere berrantolaketa horren berri eman zaie, STEILASek salatu nahi du aldaketa horrek irakasleen enplegua suntsitzea suposatzeaz gain, ikasleengan kaltea, tutoreengan izugarrizko lan karga eta familiengan ezjakintasuna eta kezka suposatzen dituela.

Hezkuntza Sailak hainbestetan aipatzen duen hezkuntza inklusioa eman dadin, STEILASek behar diren baliabideak jartzea eskatzen du. Beraz, sindikatuak edonolako murrizketen aurrean salaketa publikoa egiten jarraituko du, are gehiago Hezkuntza Premia Berezian.