Hitz egin behar dugu.

Ekosozialismoaz hitz egin behar dugu. Kapitalismoaz hitz egin bitartean, kapitalismoa bera planeta hozten eta herriak ahitzen aritu da. Garaia da sistema hau aldatzeko moduaz serioski hitz egiteko.

2022ko urtarrilaren 21etik 23ra, Lisboan elkartuko gara, Portugalen. Geure buruari galderak egingo dizkiogu eta baita erantzuten saiatu ere.

Nola egiteaz hitz egingo dugu: non dago boterea gaur egun eta nola desegin daiteke, nola sor dezakegu haustura, zein aukera balia ditzakegu?

Norekin hitz egingo dugu: nortzuk dira ekosozialismoaren subjektu iraultzaileak, nortzuk ari dira mobilizatzen, nortzuk daude mobilizatzeko prest eta nortzuk ez daude mobilizatuta baina egin beharko lukete?

Norantzaz ere mintzatuko gara: zer balio nagusik gidatuko luke imajinatzen dugun gizarte berri hori eta zer antolaketa sozial eta ekonomiko beharko du?

Ez da lan erraza, baina kaos klimatikoa eta gatazka sozialean bizitzea baino errazagoa izango da.

Egin bat gure anbizioarekin.

Gonbidatuta zaude.

#CodeGreenCodeRed