Europako mugek hil egiten dute.

Hogeita zortzi mila pertsona baino gehiago hil dira 2014tik Europara iritsi nahian edo haien barne-mugetan; berrogeita bederatzi mila 1993tik. Afrikatik, Asiatik eta Ekialde Ertainetik datoz, eta Mediterraneoan eta Atlantikoan hiltzen dira bereziki; baita Balkanetan, Alpeetan, Mantxako Kanalean, Bidasoa ibaian (Pirinioen alboan) eta beste hainbat mugatan  ere.

Aldi berean, muga horiek zeharkatzea lortzen duten pertsonek Europako gizarteen garapenean lan eta laguntzen dute, eta horietako gehienak urte luzez bizi dira eskubiderik eta paperik gabe. Behar dituzten paperak ez edukitzeak beren oinarrizko eskubideak eskuratzea eragozten du, hala nola osasunerako eskubidea edo justiziarako eskubidea.

Heriotzak eta desagertzeak ezezagunak dira dira herritar gehienentzat, eta ez dira ohartzen Europar Batasunak horietan duen erantzukizuna.  Askatasunez eta segurtasunez migratzeko eskubidea ez da bermatzen. Europako estatuek ez dute libreki mugitzeko eta oinarrizko eskubideak izateko eskubiderik ematen.

Ukrainako gerrak eragindako erbestealdiaren dramak mundu osoan bortxazko arrazoiengatik tokiz aldatzen diren pertsonen exodo horiekin bat egin du.

Kasu horretan, ospatzen dugu gaur gerratik ihesi doazen milioika pertsona ukrainarrei Europar Batasunak eman dien harrera ezin hobea, haien egoera berehala erregularizatuz.  Europar Batasunak neurri hori bera migratzaile eta errefuxiatu guztiei aplikatzeko unea dela uste dugu.

Proposamena

Egoera horren aurrean, Bruselan protesta-ekintza bat egitea proposatzen dizuegu, erbesteratuen eskubideak defendatzen ari garen Europako hainbat erakundek bat eginda.

Ekimen horrek heriotza horietan Europako gobernuek duten erantzukizuna etengabe salatuko duen mugimendu bat sendotzea nahi dugu, alternatibak proposatuko dituena eta Europaren kontzientzia piztuko duena. 2022ko irailaren 30ean eta urriaren 1ean Europako erdigune politikora joango gara, Bruselara. Europako pertsona, talde eta erakundeei gonbidapena luzatzen diegu, baita bat egiten duten migratzaileen jatorrizko herrialdeetakoei ere.

Rights!! No deaths!! (Eskubideak. Heriotzarik ez!) lelopean, heriotzez gain paperik gabeko pertsonen sufrimendua salatzen dugulako. Bizitzeak eskubideekin bizitzea esan nahi du.

Helburuak

Gure helburuak hauek dira:

  • Europar Batasuna salatzea, heriotza horiek eragiten dituzten migrazio-politiken erantzule gisa.
  • Europako erakundeei, Batzordea, Kontseilua eta Legebiltzarrari, Migratzaileen giza eskubideak bermatzeko eskatzea,  askatasunez eta modu seguruan mugitzeko eskubidea, babesteko neurri zehatzak. Eta neurriek generoaren eta eskubideen ikuspegi intersekzionala jasotzea ere.
  • Pertsonak migratzera behartzen dituzten arrazoiak salatzea.
  • Europako herritarrak egoera horren inguruan sentsibilizatzea.
  • Europar Batasunean bizi diren migratzaileak eta errefuxiatuak erregularizatzeko eskatzea.
  • Migratzaileak eta errefuxiatuak salatzeko eta elkartasuna adierazteko nazioarteko sarea sendotzea.