STEILASek hasieratik eskatu zuen bezala, lanaldia murrizteko baimenen, aldi baterako eteteen eta eszedentzien iraupenari buruzko 2021eko ekainaren 30eko jarraibidea indargabetu du Eusko Jaurlaritzak. Albiste honetan azaldu genuen bezala, jarraibideak ezarri zuen lanaldia murrizteko baimen, aldi baterako etete eta eszedentziak urtarrilaren 31n edo abuztuaren 31n soilik eten ahalko dira, baldin eta horiek ematea eragin zuen arrazoia amaitzen ez bada edo salbuespenezko bestelako arrazoi frogagarri bat ez badago.
Jakinarazi dutenez, ikasturte honetatik aurrera ez da aplikatuko instrukzioa, eta irailaren 1etik aurrerako ondorioak dituzten eskaerak onartuko dira.
Era berean, jakin, gobernuari agindu eta dekretu berriak aldebakarrez argitaratu ordez, alde sozialarekin negoziatzeko eskatzen diogula.
Leave A Comment